49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

316/2009 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, "Corellako Udala" entitatearen akordio kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 3/2009 (F).

2009ko urtarrilaren 7an, departamentu honetan sartu da "Corellako Udala" entitatearen eta funtzionarioen ordezkariek 2008ko azaroaren 27an izenpeturiko dokumentazioa, enpresaren eta langileen ordezkariek izenpeturiko akordio kolektiboa erregistratu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko igorria. Akordio horretan entitate hartako funtzionarioen edota estatutupeko langileen lan-baldintzak ezartzen dira, 2008-2011 denboraldirako.

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua da Lan Hitzarmen Kolektiboaren testua, baita abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 84. artikuluan aipatzen diren akordio kolektiboak ere, erregistratu, gorde eta argitaratzeko eskumena duena, Estatuaren lan arloko eginkizunak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko arauak ezartzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Eginkizun haiek martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita daude. Horiek horrela, eta kontuan hartuta Hitzarmen kolektiboen erregistro eta gordailuei buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan ezarritakoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Corellako Udala" entitatearen akordio kolektiboa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen honen berri ematea Negoziazio Batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal duela Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 26an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

Corellako Udalaren eta haren funtzionarioen, aldi baterako langileen (udaltzainburua) eta administrazio araubideko aldi baterako lan-kontratudunen arteko akordioa, 2008/01/01etik 2011/12/31ra bitartekoa

Corellan, bi mila eta zortziko azaroaren hogeita zazpiko goizeko 10:00ak direla, honako hauek bildu dira:

Alde batetik, José Javier Navarro Arellano jauna (NAN zk.: 16.001.231Q), Corellako Udaleko alkate-udalburua.

Eta, beste aldetik, langileen ordezkariak: Eugenio Alduan Ochoa jauna (NAN zk.: 72.655.057N), Joaquín Andrés Igea López jauna (NAN zk.: 18.204.706E), José Manuel Mateo Jiménez jauna (NAN zk.: 52.442.736E), Mª Milagros Pérez Barquín andrea (NAN zk.: 16.011.308L) eta Francisco Javier Sesma Arellano jauna (NAN zk.: 16.011.638G).

Corellako Udaleko funtzionarioen, aldi baterako langileen (udaltzainburua) eta administrazio araubideko aldi baterako lan-kontratudunen lan-baldintzei buruzko akordioa sinatzearekin ados daudela adierazi dute.

Aitzinsolasa

Corellako Udalak eta udaleko funtzionarioen ordezkari sindikalek adostu dute zerbitzu publikoak eraginkorrak eta kalitatekoak izateko giza baliabideek ere halatsu behar dutela izan eta, gainera, hori guztia bateragarri izan behar dela langileen enplegu-baldintzak hobetzearekin.

Administrazioa eguneratu egin behar da gizartearen eskarien erronkari aurre egiteko, eskari horiei erantzun eraginkorra, azkarra eta kalitate onekoa emateko, argi jarriz horrek dakartzan gastuen gainetik egon behar duela zerbitzuaren kalitateak.

1. artikulua. Aplikazio esparrua eta indarraldia.

a) Langileria: Corellako Udaleko funtzionarioak, aldi baterako langileak (udaltzainburua) eta administrazio araubideko aldi baterako lan-kontratudunak.

b) Denbora: 2008ko urtarrilaren 1etik 2011ko abenduaren 31ra arte.

c) Lurraldea: hitzarmen hau indarrean egonen da Corellako Udaleko funtzionario, aldi baterako langile (udaltzainburua) eta administrazio araubideko aldi baterako lan-kontratudunentzat.

d) Akordio hau indarrean egonen da, beste batek ordeztu arte.

e) Helburua: akordio honek Corellako Udaleko departamentu guztiak Nafarroako Gobernuko departamentu homologoekin parekatzea du xede.

2. artikulua. Alderdi sinatzaileak.

Akordio honen sinatzaileak Corellako Udala eta udaleko funtzionarioen ordezkariak dira.

3. artikulua. Ordainsariak.

Langileen Estatutuaren 39. eta 54. artikuluen artean eta hori garatu edo ordezten duten arauetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Udaltzaingoari dagokionez, Nafarroako Poliziei buruzko 8/2007 Foru Legean udaltzaingoetarako ezarritakoa aplikatuko da.

Hitzarmen honek ukitzen dituen eta txandaka aritzen diren Corellako Udaleko langileek, hau da, hiruhileko baten lanegun guztien heren batetik gorakoetan lanorduak aldatuak dituztenek, euren mailako hasierako soldataren %6ko diru konpentsazioa izanen dute.

Hitzarmen honek ukitzen dituen eta jaiegunetan aritzen diren Corellako Udaleko langileek mailaren araberako diru konpentsazioa hartuko dute, eta zenbatekoa arau bidez ezarriko da toki administrazioko funtzionarioentzat.

Horretarako, lanean egindako jaiegunetako diru konpentsazioa %50 gehituko da urte bakoitzean lanean egindako 34. jaiegunetik aurrera (kontuan hartuko dira, bakarrik, gutxienez lanaldiaren erdia jaiegunean dutenak).

Hitzarmen honek ukitzen dituen eta, laneguna edo jaieguna den alde batera utzita, gaueko ordutegian aritzen diren Corellako Udaleko langileek mailaren araberako diru konpentsazioa hartuko dute, eta zenbatekoa arau bidez ezarriko da Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat. Ondorio horietarako, gaueko lanaldia izanen da 22:00etatik biharamuneko 8:00ak arte egiten dena.

4. artikulua. Familia-laguntza.

Familia-laguntza gisa, Nafarroako Gobernuak bere funtzionarioentzat ezartzen duena ordainduko da.

5. artikulua. Lanaldia.

Lanaldia Nafarroako Gobernuak bere funtzionarioentzat zehazten duena izanen da.

a) Oro har, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 59. artikuluan eta hura erregelamendu bidez garatzen duten xedapenetan edo hura ordezten duen arauan xedatutakoari lotuko zaio.

b) Udal alor guztietako egutegiak Udalaren eta arlo bakoitzeko langileen artean adostuko dira, gai horretaz Udalaren organo eskudunak dituen eskurantzak galarazi gabe.

6. artikulua. Oporrak eta baimenak.

a) Urriaren 30eko 348/2000 Foru Dekretuan eta haren aldaketetan (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenetarako Erregelamendua onesten duen uztailaren 2ko 144/2002 Foru Dekretua, apirilaren 13ko 181/2007 Foru Agindua eta ondoren hura aldatu eta egokitu duten arauak, bai eta etorkizunean egin daitezkeen horrelako arauak) xedatutakoari lotuko zaio.

b) Gainera, oporraldia eten edo atzeratuko da, amatasun-bajagatik, amatasunagatiko zein aitatasunagatiko lizentzia ordainduagatik eta aitatasunagatiko baimen ordainduagatik.

c) Langileak eta enpresa ados jartzen badira, oporrak beste egun batzuetan hartu ahal izanen dira.

7. artikulua. Lanbide prestakuntza.

-Prestakuntza premia eta betebehar profesionala dela ulertuz, bai eta funtsezko faktorea motibazioa handitzeko eta langileen maila igotzeko eta mugigarritasuna bultzatzeko ere, Udalak hitzeman du prestakuntza eskaintza handituko duela eta horretarako sindikatuen laguntza izanen du.

-Langileei prestakuntzarako erraztasunak emateko, baldin eta zerbitzuaren kudeaketak eta lanaren antolaketak horretarako bide ematen badute, Udalak neurri hauek hartzeko konpromisoa hartu du:

a) Langileei erraztasunak emateko, lan orduetan Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak, Osasun Departamentuak, Kultura eta Turismo Departamentuak, Hezkuntza Departamentuak, Animsak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak, Espainiako Udal eta Probintzien Federazioak eta antzeko organoek antolaturiko prestakuntza ikastaroetara joateko, haien edukia lanpostuari edo funtzionarioaren lanbide karrerari lotua bada.

b) Gehienez ere berrogei orduko baimen ordainduak urtean emateko, lanbidea prestatu eta hobetzeko ikastaroetara joateko, haien edukia zuzenean lanpostuari edo enplegatuaren lanbide karrerari lotua bada.

Kasu guztietan, ikastaroan agertu dela eta aprobetxatu duela frogatzen duen agiria aurkez dezala eskatuko zaio langileari.

8. artikulua. Administrazio egoerak.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren VI. kapituluak gaur egun xedatzen duenari jarraituko zaio.

9. artikulua. Aparteko orduak.

Hitzarmenaren sinatzaileek konpromisoa hartu dute aparteko orduak behar-beharrezkoak direnetara mugatzeko.

1.-Nafarroako Foru Gobernuaren araudian xedatutakoari lotuko zaio.

2.-Zerbitzuaren premiak direla eta aparteko orduak egin behar direnean, funtzionarioak diru konpentsazioa jasotzea edo atsedenaldia hartzea aukeratu ahal izanen du.

3.-Funtzionarioak diru konpentsazioa aukeratzen badu, aparteko orduaren zenbatekoa Nafarroako Gobernuak urtero onesten diren tauletan zehaztutakoa izanen da.

4.-Atsedenaldia hartzea erabakitzen denean, lan egindako ordu bakoitzeko ordu bat eta berrogeita bost minutu emanen dira lan ordutegian eta 2 ordu, jaiegunetako edo gaueko ordutegian.

5.-Aparteko orduek sortutako atsedenaldiak langilearen nahiak aseko ditu, behar bezala justifikatuta, baina zerbitzuaren beharrak beti bermatu beharko dira. Udalak ez du atsedenaldirako egunik ezarriko, funtzionarioak atsedenaldia aukeratzen badu.

6.-Lanaldia luzatzea eta murriztea:

Lanaldi luzeegiak honela arautuko dira:

Orduen zenbaketa ordu erdiko zatika eginen da, eta lehenbiziko ordu erdia hamaseigarren minututik aurrera zenbatuko da. Bigarren ordu erditik aurrera zenbaketa lehen minututik aurrera eginen da. Zatiki horiek aparteko ordutzat joko dira.

Lanaldi laburregiak lanaldi luzeegietarako ezarritako moduan arautuko dira.

7.-Zerbitzu bereziak (desfileak, kirol edo kultur gertaerak, batzordeak, osoko bilkurak eta abar) ordaintzeko, benetan lan egindako 3 ordu zenbatuko dira, gutxienez, eta ordu horiek aparteko ordu gisa ordainduko dira. Jaiegunetan gauzatzen badira, jaiegunetako aparteko ordu gisa ordainduko dira.

Benetan lan egindako denborak 3 ordutik beherako iraupena badu, benetan lanean emandako denbora zenbatuko da eta, edonola ere, ordu bat gutxienez, nahiz eta hori osorik gauzatu ez.

8.-Hiru hilabetean behin funtzionario bakoitzak egindako orduen egoera-orria bidaliko zaie langileen ordezkariei. Egoera-orri horretan, egindako aparteko orduak eta bajen eta ordainpeko baimenen ondorioz gertaturiko gorabeherak azalduko dira.

Halaber, zerbitzu batean metaturiko aparteko orduak gehiegi direla egiaztatzen bada, plantilla handitzeko aukera kontuan hartuko da.

Aparteko orduen ordain gisa atsedenaldia hartzea aukeratzen duten langileek beren nahien arabera hartu ahal izanen dute, beti zerbitzuaren premiak bermatuta eta hurrengo urteko martxoaren 31ra arte, gehienez.

10. artikulua. Jaiegunak.

Ondorio ekonomikoetarako, jaiegunen erregulazioa Nafarroako Gobernuak ematen duen araudiak edo hura ordezten duen arauak ezarritakoaren arabera eginen da, zaindariaren jaiei dagokienez, udalerriko berezitasunak kontuan hartuta.

Jaieguntzat joko dira Nafarroako Gobernuak horrelakotzat jotzen dituenak, zaindariaren jaiei dagokienez, udalerriko berezitasunak kontuan hartuta.

11. artikulua. Gaueko lanaldia.

1.-Gaueko lantzat hartuko da 22:00etan hasi eta biharamuneko 6:00ak artekoa.

2.-Egiten diren gaueko ordu guztien prezioa Nafarroako Gobernuak ezarriko du hileko lehenengo 70 orduetarako, edozein dela ere gaueko txandan ari diren funtzionarioek hilean lan egindako ordu kopurua.

12. artikulua. Zerbitzuaren kalte-ordainak

Lanagatik egindako dieta eta kilometraje gastuak ere ordainduko zaizkie, Nafarroako Gobernuak kasu horietarako ezarritakoaren arabera. Horretarako aski izanen da otorduetako, autobideko eta parkingetako tiketak edo/eta egindako kilometrajeari buruzko egiaztagiriak aurkeztea.

Lanposturatzeko gidabaimena eskatu zaien udaleko langileei Udalak ondorengo berritzeen kostuak ordainduko dizkie, gastuen fakturak aurkeztu eta gero.

Langileak laneko baja hartzen badu, laneko istriputzat joko da.

13. artikulua. Eskubide pasiboak.

Pentsioen aldaketak eta igoerak Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Legeak ekitaldi bakoitzerako xedatzen duenaren arabera eginen dira.

14. artikulua. Bizi kalitatea.

1) Udalak garbitasuneko eta higieneko gai egokiak jarriko ditu horiek behar dituzten laneko lokaletan edo aldageletan, hala nola, komunak, dutxak, ur beroa, aldageletako armairuak, xaboia, etab.

2) Funtzionario guztiek eskubidea dute euren lanerako behar dituzten jantziak izateko (eskularruak, buzoak, uniformeak, botak, uretako arropa, oinetakoak, etab.). Jantzien kalitatea egokia izanen da garatu beharreko lanerako.

3) Udako jantziak urtero maiatzaren 1a baino lehen emanen zaizkie, eta negukoak urriaren 15a baino lehen.

4) Jantzien mugaegun hauek ezarriko dira, ondoren zehazten diren taldeentzat:

-Obretako lantaldea.

  • 2 buzo urtean edo galtzak eta jertse bat.
  • 2 alkandora pare.
  • 2 oinetako pare urtean (negukoak eta udakoak).
  • Zira bat bi urtetik behin.
  • Uretako bota pare bat, bi urtetik behin.

-Udaltzaingoa.

-Udan:

  • Mahuka motzeko bi polo, hori-urdinak eta polo urdin bat.
  • Zapata pare bat (urtean, 60 euro gehienez).
  • Hiru galtzerdi pare.
  • Udako bi galtza pare.
  • Uretako traje bat, jaka eta galtzaz osatua.

-Neguan:

  • Mahuka luzeko bi polo.
  • Bota pare bat (bi urtetik behin, 100 euro gehienez).
  • Hiru galtzerdi pare, negukoak.
  • Bi galtza pare.
  • Jantzi polar bat.
  • Polo bat, idun garaikoa.
  • Anoraka edo 3/4ekoa, bi urtetik behin.
  • Kapela bat, urtean.

-Osagarriak:

Uretako botak, polizi makila, gerrikoa, pistolazorroak, eskuburdinak eta kargatzailea; eskuburdinak eta distiratzaileak, horietako bana agente bakoitzeko eta berriak emanen zaizkie hondatzen direnean.

-Landazaintzako langileak:

-Neguan:

  • 2 galtza pare.
  • 2 alkandora
  • Jertse bat.
  • Bota pare bat.
  • Anorak bat (bi urtetik behin).

-Udan:

  • 2 galtza pare.
  • 2 alkandora.
  • Bota pare bat.

5) Halaber, zerbitzuan hondatutako jantziak berritu egin beharko dira, lehen aipatu diren epeak kontuan hartu gabe.

15. artikulua. Famili bizitza bateratzea.

Kontsultak, tratamenduak eta miaketa medikoak egitera eta erditzea prestatzeko klaseetara joateko, bai eta ezkontideari edo bizikideari (laguna/bikotekidea), funtzionarioaren kargura dauden gurasoei, seme-alabei eta neba-arrebei laguntzeko ere, urtean 8 ordu ordaindu egonen dira, behar bezala justifikatuta.

16. artikulua. Soldata aurrerakinak ematea.

1) Kasu berezietan, soldata ordaintzeko eguna iritsi baino lehen, soldata aurrerakinak ematen ahal dira, egindako lanaren baliokoak. Aurrerakin horiek ematea edo ukatzea Alkatetzaren esku dago.

2) Aparteko aurrerakinak eskatzen ahal dira, 3.000 euro bitartekoak, kasu hauetan:

a) Ezbeharrak etxebizitzan edo ibilgailuan: sutea, lapurreta, istripua, uholdea, etab.

b) Une oso larriak familian.

c) Alkatearen iritziz antzeko garrantzia duten beste kasu batzuk.

3) Eskabidearekin batera, zeina Alkatetzara zuzenduko baita, eskaera bera bermatzeko behar diren egiaztagiri guztiak aurkeztuko dira.

4) Aurrerakin horiek 18 hilekotan, denak berdinak eta jarraian, itzuliko dira.

Aparteko pagak dituzten hilabeteetan hileko arrunta halako bi deskontatuko da.

5) Aparteko aurrerakina hartzen duen funtzionarioak, hura amortizatzeko hilabeteetan ezin izanen du 1. idatz-zatiko aurrerakinik eskatu, ez eta aparteko beste aurrerakinik ere, harik eta jaso duen lehenbizikoa itzuli arte.

17. artikulua. Laguntza juridikoa.

Udalak laguntza juridikoa emanen die edozein eratako prozesu judizialetan dauden langileei, gertaerak Udalak agindutako eginkizunetan aritzeagatik gertatu badira.

18. artikulua. Lan osasuna.

1. Urtero, osasun azterketa bat eginen zaie nahi duten funtzionario guztiei, lehen hiruhilekoan ahal dela. Azterketa horietarako, Udalak talde mediko baten eta klinika edo mutualitate baten zerbitzuak kontratatuko ditu, eta horietarako gastuak udal funtsen kargura izanen dira.

2. Funtzionario guztiei egiten zaien osasun azterketa orokorraz gain, emakumezko funtzionarioei azterketa ginekologikoa eginen zaie Udalak hautatuko zentro medikoan urtero, hala nahi badute.

19. artikulua. Erretiroa.

Akordio hau amaitu baino lehen, haien araubide juridikoa alde batera utzita, indarra duen legedian ezarritako baldintzak betetzen dituzten Corellako Udaleko funtzionarioen erretiro partziala ahalbidetzeko egokiak diren neurriak hausnartuko dira. Errelebo-kontratua modu eraginkorrean aplikatuz, erretiro partzialeko kontratua sinatuko da.

Baimenik ematen ez bada, Udalak arrazoiak eman beharko ditu. Baimena onartzeak badakar organo eskudunak arloari buruzko foru legediarekin eta toki araudiarekin bat datorren hautaketa prozesuaren bidez errelebo-kontratua egitea, erretiro partziala izateko eskubidea bete dadin.

20. artikulua. Eskubide sindikalak.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoari lotuko zaio.

Akordio honen aplikazio eremuko funtzionarioek eskubidea dute euren enplegu-baldintzak zehazten parte hartzeko, legean finkatu bezala, euren ordezkaritza organoen bitartez.

Akordio honen aplikazio eremuko ordezkari sindikalek hogei orduko kreditua dute hilabetean. Ordu-kreditu hori hiru hilean behin kontatuko da.

Funtzionarioen ordezkariek, nahi izanez gero, zilegi dute ordu sindikalak elkarri lagatzea, kandidatura bereko ordezkari sindikalen artean.

21. artikulua. Mahai paritarioa.

Akordio honen garapenari eta betetzeari segimendua egiteko, jarraipen batzorde paritarioa eratuko da, Udalaren eta funtzionarioen ordezkariek osatua.

Urtean behin bederen bilduko dira, desadostasunik sortzen denean, zerbait garatu behar denean edo alderdietako batek eskatzen duenean.

22. artikulua. Eskuratutako eskubideak.

Legezko xedapenen arabera eskuratutako eskubideak bermatuko dira, bai eta hitzartutako edo nahitaez bete beharreko edozein arauren ondoriozkoak ere, ebazpen judizialaren bidez aitortzen direnak barne.

23. artikulua. Bizi aseguru kolektiboaren eta banakako istripu aseguruaren polizak.

Udalak gaur egungo aseguruaren estaldurak hobetzeko konpromisoa hartu du, ahal den neurrian.

Xedapen indargabetzailea.

Indarra hartzen duenetik aurrera, akordio honek ordeztuko ditu bertan jasotzen diren gaiak beste era batera arautu dituzten xedapen guztiak.

Azken xedapena.

Corellako Udalak kasu bakoitzean behar diren administrazio egintzak edo xedapenak emanen ditu, akordio honen idatz-zatiak formalki onetsi eta indarrean sartzeko.

Aurreko hori gorabehera, Udalbatzak egoki baderitzo, akordio hau onetsi ondoren oso-osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.

Sindikatuen aldetik: CCOO - UGT, sinadura ulertezinak. Corellako Udalaren aldetik, sinadura ulertezinak.

I. ERANSKINA

Funtzionarioak eta administrazio-kontratua duten
aldi baterako langileak, obretako lantalde, landazaintza
eta udaltzaingoko enplegatuak izan ezik

1.-Ordainsariak.

A) Ordainsariak (funtzionarioentzako osagarriak barne) Nafarroako Gobernuak bere funtzionarioentzat onetsitakoak izanen dira.

Hitzarmen hau indarrean dagoen urte bakoitzean maila bakoitzeko hasierako soldataren gaineko lanpostuko osagarria ezartzen da, honako kasu hauek kontuan hartuta:

  • Nafarroako Gobernuak hasierako soldataren gainean onetsitako igoera Nafarroan egondako KPIrekin bat badator, osagarria 2.a izanen da.
  • Nafarroako Gobernuak hasierako soldataren gainean onetsitako igoera Nafarroan egondako KPI baino handiagoa eta "KPI + 2 puntu" formula baino txikiagoa bada, osagarria hurrengo eragiketaren emaitza izanen da:

2 - (Nafarroako Gobernuak KPItik gora onetsi duen portzentajea)

B) Absentismo osagarria: maila bakoitzeko hasierako soldataren gaineko %3, laneko bajak edo istripuak direla eta lanera joateari uzten ez dioten langileentzat. Zenbaketa hilekoa izanen da.

II. ERANSKINA

Obretako lantaldeko funtzionarioak

1.-Bizi kalitatea.

A) 2008ko bigarren seihilekoa amaitu baino lehen, gaur egungo instalazioak egokituko dira garbitasuneko eta higieneko gai egokiak jarriz, hala nola, komunak, aldageletako armairuak, dutxak, ur beroa, etab. edo

B) Prebentzio neurriei buruzko ebaluazioa: balorazioa, informazioa eta prestakuntza, lehenengo aldiz egiten diren eta langileentzat arriskutsuak diren jardueretarako.

C) Lan egutegiaren urteko plangintza, lanalditik kanpo egin beharreko ekintzak aurreikusita.

2.-Administrazio-karrera.

-C mailara sartzeko konpromisoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera.

3.-Ordainsariak.

A) Ordainsariak (funtzionarioentzako osagarriak barne) Nafarroako Gobernuak bere funtzionarioentzat onetsitakoak izanen dira.

Hitzarmen hau indarrean dagoen urte bakoitzean maila bakoitzeko hasierako soldataren gaineko lanpostuko osagarria ezartzen da, honako kasu hauek kontuan hartuta:

  • Nafarroako Gobernuak hasierako soldataren gainean onetsitako igoera Nafarroan egondako KPIrekin bat badator, osagarria 2.a izanen da.
  • Nafarroako Gobernuak hasierako soldataren gainean onetsitako igoera Nafarroan egondako KPI baino handiagoa eta "KPI + 2 puntu" formula baino txikiagoa bada, osagarria hurrengo eragiketaren emaitza izanen da:

2 - (Nafarroako Gobernuak KPItik gora onetsi duen portzentajea)

B) Lanpostuko osagarria esleitzea egiten diren eta goragoko maila bati dagozkion lanetarako, ondorio guztietarako bidezko mailarekin parekatuta.

4.-Jaieguneko lanaldiak.

1) Jaieguneko lanalditzat hartuko da igandean egiten dena, baita Nafarroako Gobernuak adierazi jaiegunetan egiten dena ere.

2) Villarko Ama Birjina eta San Migel jaietako larunbata eta igandea jaieguntzat joko dira.

III. ERANSKINA

Landazaintza

1.-Administrazio-karrera.

-C mailara sartzeko konpromisoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.-Ordainsariak.

A) Ordainsariak (funtzionarioentzako osagarriak barne) Nafarroako Gobernuak bere funtzionarioentzat onetsitakoak izanen dira.

Hitzarmen hau indarrean dagoen urte bakoitzean maila bakoitzeko hasierako soldataren gaineko lanpostuko osagarria ezartzen da, honako kasu hauek kontuan hartuta:

  • Nafarroako Gobernuak hasierako soldataren gainean onetsitako igoera Nafarroan egondako KPIrekin bat badator, osagarria 2.a izanen da.
  • Nafarroako Gobernuak hasierako soldataren gainean onetsitako igoera Nafarroan egondako KPI baino handiagoa eta "KPI + 2 puntu" formula baino txikiagoa bada, osagarria hurrengo eragiketaren emaitza izanen da:

2 - (Nafarroako Gobernuak KPItik gora onetsi duen portzentajea)

B) Lanaldia luzatzeko osagarria kentzea (gaur egun %10ekoa da), portzentaje hori lanpostuko osagarrian gehituta.

C) Lanpostuko osagarria esleitzea egiten diren eta goragoko maila bati dagozkion lanetarako, ondorio guztietarako bidezko mailarekin parekatuta.

3.-Jaieguneko lanaldiak.

1) Jaieguneko lanalditzat hartuko da igandean egiten dena, baita Nafarroako Gobernuak adierazi egunetan egiten dena ere.

2) Villarko Ama Birjina eta San Migel jaietako larunbata eta igandea jaieguntzat joko dira.

IV. eranskina

Udaltzaingoa

Udaltzaingoaren berezitasunak direla eta, urteko 365 egunetan eguneko 24 orduetan lan egiten duen udaleko arlo bakarra dela kontuan hartuta, berariazko honako artikulu hauek onetsi dira:

1.-Lanaldia.

Corellako Udalak finkatuko du eguneko lanaldia. Lanaldia 8 orduko txandatan eginen da jarraian, goizez, arratsaldez eta gauez, eta gehienez 15 minutuko tartea egonen da atsedena hartzeko.

2.-Jaieguneko lanaldia.

1) Langileren batek urte baten barneanhogeita hamalau jaiegunetan baino gehiagotan lan egiten baditu, horren aldera jasoko den diru konpentsazioa Nafarroako Gobernuak onetsitako tauletan jaieguneko ordu arruntetarako finkatu diren zenbatekoak %50 igoko dira.

2) Gaueko txanda egiten dutenek gaueko lanarengatik dagokien osagarria ere jasoko dute.

3) Honako hauek dira jaiegun parekatuak:

-Urtarrilaren 5a: 14:00etatik aurrera.

-Villarko Ama Birjinaren larunbata.

-Abenduaren 24a eta 31: 14:00etatik aurrera.

4) Honako hauek dira jaiegun bereziak:

-Urtarrilaren 1a.

-Urtarrilaren 6a.

-Villarko Ama Birjinaren igandea.

-San Migel.

-Abenduaren 25a.

Jaiegun bereziaren aurreko eguneko gaueko hamarretatik jaiegun bereziko gaueko hamarretara egindako lanaldietan jaiegun arruntei dagokien konpentsazioaren bikoitza jasoko da.

Jaiegun bereziak ez dira metatuko jaiegun arruntetara, jaieguneko 34 lanaldiak zenbatzeko ondorioetarako.

3.-Ordainsariak.

1. Corellako Udaltzaingoko langileek maila bakoitzeko oinarrizko lansariaren gaineko honako igoera hau jasoko dute, berariazko osagarritzat jo dena:

a) 2008. urtea: %1,70

b) 2009. urtea: %1,70

c) 2010. urtea: %1,70

d) 2011. urtea: %1,70

4.-Gutxieneko zerbitzuak.

1. Hauek izanen dira gutxieneko zerbitzuak:

a) Goizeko txanda: 2 polizia

b) Arratsaldeko txanda: 2 polizia.

c) Gaueko txanda: 2 polizia.

Beharrezkoa bada eta Corellako Udala, udaltzainburua eta polizien ordezkariak ados badaude, gutxieneko zerbitzu horiek aldatu ahal izanen dira.

2. Eguneko txandak desorekatuta badaude (adibidez, txanda batean 3 polizia daude lanean eta beste txanda batean ez dira gutxieneko zerbitzuak betetzen), polizia batek aparteko zortzi ordu eginez txanda betetzea eragozteko, polizia bati txanda aldatuko zaio 48 ordu lehenago jakinarazita, ahal den guztietan.

Gaueko txandan gutxieneko zerbitzuak betetzen ez badira, txanda hori aparteko orduen moduan eskainiko da, txanda aldatzeak ekarriko lituzkeen gorabeherak kontuan hartuta. Ordu horiek hutsik geratzen badira eta eguneko txandaren batean bi polizia baino gehiago badaude, txanda aldatuko da, ezarritako gutxieneko zerbitzuak betetzeko.

3. Poliziak txanda aldatzea proposatzen duenean, udaltzainburuari jakinarazi beharko dio idatziz, 48 ordu lehenago.

4. Hainbat arrazoi (bajak, norberaren aferak, ospitaleratzeak eta abar) direla eta gutxieneko zerbitzuak betetzen ez badira eta beste txanda batzuetan behar baino polizia gehiago ez badaude, txanda eskainiko zaie aparteko 8 orduren bidez, lan egin behar ez duten edo oporretan dauden poliziei.

Eta ados egonik, akordioaren hiru ale sinatzen dituzte idazpuruan adierazitako tokian eta egunean.

José Javier Navarro Arellano jauna (NAN zk.: 16.001.231Q), Eugenio Alduan Ochoa jauna (NAN zk.: 72.655.057N), Joaquín Andrés Igea López jauna (NAN zk.: 18.204.706E), José Manuel Mateo Jiménez jauna (NAN zk.: 52.442.736E), M.ª Milagros Pérez Barquín andrea (NAN zk.: 16.011.308L) eta Francisco Javier Sesma Arellano jauna (NAN zk.: 16.011.638G).

Iragarkiaren kodea: F0911722