49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

VII. HAUTESKUNDEEN PROZEDURA

TAFALLAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen hasierako osaera

Fernando Germán Portillo jaunak, Rodrigo Tafallako Lehen Auzialdi eta Instrukzioko Bigarren Epaitegiko epaileak, Tafallako eskualdeko Hauteskunde Batzordeko burua den aldetik.

Hauteskunde Araubide Orokorra arautzen duen ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 14.3 artikuluan xedaturikoarekin bat, 2009ko Europako Parlamenturako hauteskundeetarako deialdiari dagokionez,

Aditzera ematen du: beheko egunean, testu horren 14.1 eta 3 artikuluetan xedaturikoa betetzeko, 11.1 artikuluari dagokionez, Tafallako eskualdeko Hauteskunde Batzordea hasiera batez onetsi dela. Kide judizial hauek izanen ditu:

Batzordeburua: Fernando Germán Portillo Rodrigo jauna, Tafallako Lehen Auzialdi eta Instrukzioko Bigarren Epaitegiko epaile titularra.

Kide judizialak:

Diego Bermejo Yangüas jauna, Tafallako Lehen Auzialdi eta Instrukzioko Lehen Epaitegiko epaile titularra.

Florentino Jiménez Bermejo jauna, Larragako Bake Epaitegiko bake epaile titularra.

Idazkaria: María Asunción Hernández Jiménez andrea, Tafallako Lehen Auzialdi eta Instrukzioko Epaitegiko aldi baterako idazkari eta Tafallako Barruti Judizialeko Epaitegi Dekanoko ordezkoa.

(5/1985 Lege Organikoaren 11.3 artikuluan xedaturikoarekin bat).

Tafallan, 2009ko apirilaren 16an.-Batzordeburua, Fernando Germán Portillo Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: J0914013