49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

180/2009 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, martxoaren 5eko 81/2009 Foru Agindua aldatzeko agintzen duena. Foru Agindu horren bidez onetsi zen Nafarroako ehiza barrutietako ehiza aprobetxamenduaren titularrei diru-laguntzak emateko deialdia, baldin eta ehiza espezieek nekazaritzan egindako kalteen erantzule badira, Nafarroan ehizarako basa faunak egiten dituen kalteei aurre egiteko.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak martxoaren 5ean emandako 81/2009 Foru Aginduaren bidez onetsi zen Nafarroako ehiza barrutietako ehiza aprobetxamenduaren titularrei diru-laguntzak emateko deialdia, baldin eta ehiza espezieek nekazaritzan egindako kalteen erantzule badira, Nafarroan ehizarako basa faunak egiten dituen kalteei aurre egiteko.

Laugarren oinarrian, Epea, kalteak egiaztatzeko modua eta balorazioa, 4.1. puntuan ezartzen dira kalteak erreklamatzeko orriak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan aurkezteko epeak.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak aditzera eman du 2009ko apirilaren 1ean bukatu zela untxiek neguko zerealak kaltetu dituztela erreklamatzeko orrien kasuan aurkezteko epea . Kontuan harturik aurten lehenbiziko aldiz zehaztu dela orri horiek aurkezteko epea eta deialdia 2009ko martxoaren 25ean argitaratu zela, eskaerak aurkezteko epea estuegi dela iritzi dio eta, hortaz, epea 2009ko maiatzaren 10 arte luza dadin proposatu du.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Deialdiko laugarren oinarriko 4.1. puntua aldatzea. Hortaz "Untxiek neguko zerealak kaltetu dituztela erreklamatzeko orrien kasuan gehienez ere 2009ko apirilaren 1a arte" dioen tokian honako hau esan dezan: Untxiek neguko zerealak kaltetu dituztela erreklamatzeko orrien kasuan gehienez ere 2009ko maiatzaren 10a arte.

2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2009ko apirilaren 8an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F0913537