49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

809/2009 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, "Elizondoko herriguneko gas naturalaren banaketa sarea" izeneko proiektuari dagozkion okupatu aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Enpresa zuzendari nagusiak, otsailaren 18ko 329/2009 Ebazpenaren bitartez, "Baztango mugapeko Elizondoko herriguneko gas naturalaren banaketa sarea" izeneko proiektua onetsi, instalazioa baimendu eta haren onura publikoa onartu zuen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Elizondoko herriguneko gas naturalaren banaketa sarea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Baztango alkateari, edo hark izendatzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Baztango herriko etxean, Elizondon, 2009ko maiatzaren 26an.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara titularrak berak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko zuzenbidean onartutako edozein baliabideren bidez baimendutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak eta/edo notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

2. Carmen Oteiza Ugarte edo María José Arozarena Gómez Administrazioaren ordezkari izendatzea, Alfredo Torreblanca Lafraya edo María Carmen Uriz Lusarreta, enpresa onuradunaren ordezkari, eta Itziar Calvo Oteiza, Alazne Sueskun Erauskin edo Jasone Goikoetxea Iriberri, enpresako peritu, okupatu aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

3. Ebazpen hau eta eranskina Gas Navarra S.A enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Baztango herriko etxeko iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko apirilaren 1ean.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

ERANSKINA

Aktak egiteko tokia: Baztango Herriko Etxea (Elizondo). Eguna: 2009ko maiatzaren 26a.

Ordua: 10:00. Helbide ezezaguneko titularra: Clara Bidaur Echenique andrearen oinordekoak. Baztango poligonoaren zenbakia: 67. Lurzatiaren zenbakia: 114.

Ordua: 10:15. Helbide ezezaguneko titularra: Juan José Lázaro Irungaray jaunaren oinordekoak. Baztango poligonoaren zenbakia: 68. Lurzatiaren zenbakia: 644.

Iragarkiaren kodea: F0913102