49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

457/2009 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Herri Laneko zuzendari nagusiak emana, "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: Lodosako saihesbidea Ebroko Ardatza NA-134 errepidean" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko dei egiten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak, otsailaren 9ko 10/2009 Foru Aginduaren bidez, "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: Lodosako saihesbidea Ebroko Ardatza NA-134 errepidean" egiteko proiektua jendaurrean egoteko epea ebatzi eta proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda hori behin betiko onetsi zuen.

Nafarroako Gobernuak, 2009ko apirilaren 6ko Erabakiaren bidez, aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazi du.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: Lodosako saihesbidea Ebroko Ardatza NA-134 errepidean" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2009ko maiatzaren 18an, 19an, 20an, 21ean, 22an, 25ean eta 26an Lodosako eta Sartagudako herriko etxeetan ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimentutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, perituak eta/edo notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Komunitateko bi egunkaritan eta Lodosako eta Sartagudako herriko etxeetan. Halaber, ohartaraztea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako argitaratu dela honako hau.

4. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ebazpen hau Lodosako eta Sartagudako Udalei eta Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetze Atalari igortzea.

Iruñean, 2009ko apirilaren 15ean.-Herri Laneko zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0913859