49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2009ko apirilaren 6an, "Altsasuko Baikolar eta Zuntaipe mugapeetako hondakin urak eramatea. Gaurko ponpaketa deuseztea" izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, azaroaren 5eko 1265/2008 Ebazpenaren bidez, aipatutako proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zituen hamabost egunez.

Jendaurrean egoteko epea bukatuta, eta aurkeztutako alegazioak ebatzita, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren martxoaren 10eko 213/2009 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatutako proiektua.

Proiektuak Altsasuko udalerrian dagoen ponpaketa estazioa deuseztea du xede eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa da funtsezkoa delako lanak azkar egitea, berehala konpontzeko ponpaketa estazioa gaizki funtzionatzearen ondorioz etengabe suertatzen diren hustutzeetatik eratorritako isurketek sortzen dituzten osasun eta ingurumen arazoak.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A. (NILSA) enpresak alegatutako arrazoiak ikusita eta aurrekontuan balio justua ordaintzeko behar adina diru dagoela egiaztatuta, bidezkotzat jo du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57 b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. "Baikolar eta Zuntaipe mugapeetako hondakin urak eramatea. Gaurko ponpaketa deuseztea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea, nahitaez desjabetzeko.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitaratzen den egunetik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bideari bukaera ematen diola, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratu daitekeela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A.ri (Nilsa) jakinaraztea.

Iruñean, 2009ko apirilaren 6an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0913405