49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2009ko apirilaren 6an hartua, "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: NA 134 errepidean (Ebroko Ardatza) Mendabiako saihesbidea" egiteko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak, martxoaren 25eko 28/2009 Foru Aginduaren bidez, "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: NA 134 errepidean (Ebroko Ardatza) Mendabiako saihesbidea" egiteko proiektua behin betiko onetsi eta jendaurrean egoteko eta ukituriko toki entitateei entzunaldia emateko epea bukatutzat eman zuen.

Ikusita hobetu nahi den errepideak zirkulazio handia duela eta bide tarte horiek lehenbailehen aldatu behar direla, istripuak saihestu eta zirkulazioa hobetuko bada, komenigarria da lanak ahalik eta lasterren egitea; beraz, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak arindu ahal izateko, beharrezkoa da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakotzat jotzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: NA 134 errepidean (Ebroko Ardatza) Mendabiako saihesbidea" proiektuko lanek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Ukituriko ondasun eta eskubideak eskuratzeko kalkulatu den gastua 1.484.870 eurokoa da. Kopuru hortatik 400.000 euro 2009ko aurrekontuko "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: Mendabiako saihesbidea" izeneko 620001 61100 6010 453221 kontu-sailaren kargura ordainduko dira eta gainerakoa, hots, 1.084.870,00 euro, 2010eko aurrekontuan egokituko den kontu-sailaren kargura.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitaratzen den egunetik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bideari bukaera ematen diola, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratu daitekeela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Erabaki hau jakinaraztea Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Ogasun Departamentuak departamentu horretan duen kontu-hartzaile delegatuari eta Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko apirilaren 6an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0913397