49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DEIERRI

Udal Planeko egiturazko aldaketa, Arandigoiengo AR2 eremuan eragiten duena. Hasierako onespena

Deierriko Udalak, 2009ko otsailaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko egiturazko aldaketa bat, Arandigoiengo AR2 eremuan eragiten duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aritzalan (Deierri), 2009ko otsailaren 9an.-Alkatea, Carlos Remirez de Ganuza Ros.

Iragarkiaren kodea: L0911530