49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ULIBARRI

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Lana ibarreko Udalaren bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapeak: Gastiain, Narkue, Ulibarri, Biloria, Galbarra, 36, 37, 39, 40 eta 41 zenbakidun fazeroak, eta 12, 10 eta 11. poligonoak, Viloria, Galbarra eta Ulibarriko herrilurretakoak.

Ulibarrin, 2009ko martxoaren 21ean.-Kontzejuburua, Javier Piérola García.

Iragarkiaren kodea: L0912356