49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TIEBAS-MURU ARTEDERRETA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Tiebas-Muru Artederretako Udalak, 2009ko otsailaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea UE-6 unitatearen xehetasun azterlana, Tiebasko Kontzejuak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada.

Tiebasen, 2009ko otsailaren 25ean.-Alkatea, Diego Prim Monreal.

Iragarkiaren kodea: L0911514