49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LERIN

Aldaketa, Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioetan. Hasierako onespena

Leringo Udalak, 2009ko otsailaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea katastroko 1. poligonoko 177 lurzatiari dagokionez M.ª Teresa Pellejeros Arrónizek Udal Planean sustatu duen aldaketa xehakatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Lerinen, 2009ko martxoaren 18an.-Alkatea, Marcelino Azcoiti Alonso.

Iragarkiaren kodea: L0912249