49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2009ko otsailaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Uharteko Udalaren eta Aldabarrengo Konpentsazio Batzordearen arteko hirigintza hitzarmena, Urbizkaingo birzatiketa proiektuko ekipamenduetarako D.1 lurzatiari dagokionez, Uharteko Udalarena baita, eta Aldabarrengo birzatiketa proiektuko D.1, P.2 eta D.2 lurzatiei dagokienez, Konpentsazio Batzordearena baita, espedientean behar bezala eginbideturik agertzen den testuari jarraikiz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23, 24 eta 26. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Uharten, 2009ko martxoaren 2an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra.

Iragarkiaren kodea: L0911154