49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORTES

Cortesko P1 sektoreko M2 lurzatiko M etxesailaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Cortesko Udalak, 2009ko martxoaren 19ko osoko bilkura arruntean, Hirigintza, Industria eta Obretako Informazio Batzordeak aldez aurretik txostena eginda, erabaki zuen behin betiko onestea Javier Blasco Recasensek, María Pilar García Abad eta José García de Pablo ordezkatuz, aurkeztutako xehetasun azterlana. Cortesko P1 sektoreko M2 lurzatiko M etxesailari dagokion eremua hartzen du eta Alkatetzaren 142/2008 Ebazpenaren bitartez onetsi zen hasiera batez, abenduaren 18an.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cortesen, 2009ko martxoaren 20an.-Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0912184