49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

HILARION ESLAVA MUSIKA ESKOLA

2008ko aurrekontua. Hasierako onespena

2009ko 24. bon.ean, otsailaren 25ean, Patronatu honen 2008ko aurrekontuaren hasierako onespenari buruzko iragarkia argitaratu zen. 860.422,60 euro egiten du.

Jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen laburpen finkatua:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.-Tasak eta bertzelako diru-sarrerak: 321.420,36 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 539.006,75 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 860.427,11 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen gastuak: 781.275,91 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 57.886,75 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 960,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 20.300,00 euro.

Gastuak, guztira: 860.422,66 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Burlatan, 2009ko martxoaren 18an.-Patronatuko burua, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0912387