49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERRIBERRI ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

1. aldaketa 2008ko aurrekontuan. Kreditu berezia.
Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzarrak, 2009ko martxoaren 16an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen lehen aldaketa 2009ko aurrekontuan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erriberrin, 2009ko martxoaren 20an.-Mankomunitateko burua, María Jesús Arana Aicua.

Iragarkiaren kodea: L0912310