49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERRIBERRI

2008ko aurrekontuko XIII. aldaketa. Hasierako onespena

Erriberriko Udaleko alkateak, martxoaren 3ko 79/2009 ebazpenaren bidez, 2008ko aurrekontuko XIII. aldaketa onetsi du hasiera batez. Xedea da kreditu transferentzia egitea honako behar hauek asetzeko: udal agenteen, ludotekako langileen eta etxez etxeko laguntzarako langileen ekipamenduak eta espedientean zehazturiko bestelako kontzeptuak. Zenbatekoa, guztira: 135.300,00 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta interesdun orok espedientea azter dezan eta bidezko juzgatzen dituen alegazioak aurkez ditzan, hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ohartarazten da ezen, jendaurrean egoteko epe horretan inork alegaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsitzat joko dela, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202-1 artikulua aplikatuz.

Erriberrin, 2009ko martxoaren 3an.-Alkatea, María Carmen Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0911245