49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

NOAIN (ELORTZIBAR)

2009ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedientea. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2009ko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen 2009ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedientea.

Espediente hori interesdunen eskura dago, aztertzeko eta bidezko alegazioak egiteko aukera izan dezaten, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2009ko martxoaren 18an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0912408