49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MAÑERU

Aurrekontuak. Hasierako onespena

Mañeruko Udalak 2009ko udal aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen, hasiera batean, martxoaren 16an egin osoko bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mañerun, 2009ko martxoaren 23an.-Alkatea, Nuria Irisarri Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L0912353