49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERRIOGOITI

Aurrekontuko 2/2008 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2/2008 aldaketa

Kreditu gehikuntza:

IV. kapitulua: 815,00 euro.

VI. kapitulua: 14.000 euro.

Aldatu beharreko gastuak, guztira: 14.815,00 euro.

Finantzabidea:

VIII. kapitulua: 14.815,00 euro.

Finantzabidea, guztira: 14.815,00 euro.

Berriobeitin, 2009ko martxoaren 11n.-Kontzejuko burua, Francisco Esquíroz Subiza.

Iragarkiaren kodea: L0911768