49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

945/2009 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, biologo lanpostuak betetzeko oposizioan azken bigarren ariketa gainditu duten izangaien zerrendak argitara eman eta deialdian eskatutako tituluak aurkezteko epea ezartzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 14an emandako 29/2008 Ebazpenaren bidez, biologo lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2008ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 31n.

Hautaketa prozedura bukaturik eta behar ziren agiriak harturik, bidezkoa da hautaketa prozedurako azken bigarren ariketa gainditu eta lanposturik gabe gelditu ez diren izangaiei hamar eguneko epea ematea deialdian eskatutako tituluaren frogagiriak aurkezteko, 10. oinarrian ezarritakoari jarraikiz; adierazten da, halaber, ez dagoela ariketa guztiak gainditu eta lanposturik gabe gelditu den izangairik.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Biologo lanpostuak betetzeko oposizioko azken bigarren ariketa gainditu eta lanposturik gabe gelditu ez diren izangaien zerrenda argitara ematea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Izangaiek Biologiako titulua edo titulu baliokide baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.

Titulazio horren egiaztagiria Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuko Erregistroaren beste edozein bulegotan (zerrenda 2007ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31n) aurkeztuko da, edo bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

3. Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendetan eta deialdian parte hartzeak dakartzan eskubide guztiak galduko dituzte, 10. oinarrian ezarritakoaren arabera.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratzea.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6. Ebazpena eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialera, Argibide eta Erregistro Bulegora eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2009ko apirilaren 6an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Biologo lanpostuak betetzeko oposizioko
azken bigarren ariketagainditu duten izangaiak
(martxoaren 14ko 29/2008 Ebazpenarenbidez onetsitako deialdia)

IZEN-DEITURAK

PUNTUAZIOA

María Julia Palacios Ferrer

46,50

Iragarkiaren kodea: F0913452