49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AZUELO

2009ko aurrekontuak. Hasierako onespena

Azueloko Udaleko Batasuneko Batzarrak, 2009ko otsailaren 27ko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2009ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, behin betikoz onetsitzat joko dira inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Azuelon, 2009ko martxoaren 6an.-Alkatea, Roberto Crespo Morentin.

Iragarkiaren kodea: L0912165