49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARTIEDA

2008ko kontuak eta 2009ko aurrekontua. Onespena

Artiedako Kontzejuak, 2009ko otsailaren 20an egin bilkura berezian, honako hau erabaki zuen hitzez hitz:

2008ko kontuak eta 2009ko aurrekontua. Onespena

Kontzejuaren 2008ko ekitaldiko kontuen balantzeari dagokion emaitza ekonomikoaren berri eman du Kontzejuko buruak.

Gaia eztabaidatuta, bertan ziren guztiak bat etorrita erabaki da puntu hauek onestea:

1. Behin-behinekoz onestea Artiedako Kontzejuaren 2008ko kontu ekonomikoak.

2. Hamabost eguneko epean jendaurrean edukitzea, Kontzejuko Etxearen aitzinaldeko iragarki oholean, hain zuzen.

Hamabortz eguneko epe horretan herritarrek alegaziorik batere aurkezten ez badute, erabaki hau kontuak behin betikoz onesteko erabakitzat hartuko da.

Halaber, 2009ko ekitaldi ekonomikorako Kontzejuarentzat prestatu diren aurrekontuen edukia azaldu du Kontzejuko buruak.

Gaia eztabaidatuta, bertan ziren guztiak bat etorrita erabaki da puntu hauek onestea:

3. Behin-behinekoz onestea Artiedako Kontzejuaren 2009ko aurrekontuak; 71.000 euroko balantze berdindua dute diru-sarreretan zein gastuetan.

4. Behin-behineko onespen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Hamabost eguneko epean jendaurrean edukitzea, Kontzeju etxearen aitzinaldeko iragarki oholean, hain zuzen.

6. Hamabost eguneko epe horretan herritarren alegaziorik batere aurkezten ez bada, erabaki hau aurrekontuak behin betiko onesteko erabakitzat hartuko da.

Behin betikoz onetsitakoan, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioaren Departamentuan aurkeztuko dira eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da haien laburpena.

Artiedan, 2009ko martxoaren 3an.-Kontzejuko burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0912226