49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

944/2009 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian azken-aurreko proba gainditu duten izangaien zerrendak argitara eman eta deialdian eskatutako tituluak aurkezteko epea ezartzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, maiatzaren 14ko 60/2008 Ebazpenaren bidez, Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 28an.

Hautapen prozedura bukaturik eta behar ziren agiriak harturik, bidezkoa da hautapen prozedurako azken-aurreko ariketa gainditu arren azkenekoa gainditu ez duten izangaiei hamar eguneko epea ematea deialdian eskatutako tituluaren frogagiriak aurkezteko, 9. oinarrian ezarritakoari jarraikiz; adierazten da, halaber, ez dagoela proba guztiak gainditu eta lanposturik gabe gelditu den izangairik.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdiko azken-aurreko proba gainditu arren azkenekoa gainditu ez duten izangaien zerrenda argitarara ematea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Izangai horiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean:

-Unibertsitateko diplomadunaren, ingeniari tekniko edo arkitekto teknikoaren edo titulu baliokidearen fotokopia konpultsatua, edo lizentzia edo ingeniaritza bateko edo arkitekturako lehenengo hiru ikasturteak osorik gaindituak izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituztela adierazten duen agiria.

Egiaztagiri hori Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuko Erregistroaren beste edozein bulegotan (zerrenda 2007ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31n) aurkeztuko da, edo bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

3. Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, 10. oinarrian ezarritakoaren arabera.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratzea.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6. Ebazpena eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialera, Argibide eta Erregistro Bulegora eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2009ko apirilaren 6an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko deialdian azken-aurreko proba gainditu duten izangaiak
(60/2008 Ebazpena, maiatzaren 14koa)

DEITURAK ETA IZENA

PUNTUAZIOA

García Unciti, Fermín Javier

24,17

Iragarkiaren kodea: F0913453