49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Txantrea, Arrotxapea eta Sanduzelai auzoetako espaloiak eraberritzeko obren behin betiko esleipena. azaroaren 28ko 9/2008 Errege Lege Dekretuak sortutako Toki Inbertsioetarako Estatuko Funtsaren kontura oso-osorik finantzatutako obrak

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko martxoaren 31n hartutako erabakiaren bitartez, behin betiko esleitu zitzaion Txantrea, Arrotxapea eta Sanduzelai auzoetako espaloiak eraberritzeko obren kontratua Guillén Obras y Proyectos, S.L. enpresari, 913.450.02 euroren truke. Gauzatzeko epea 237 egun naturalekoa da, berme-epea, hiru urtekoa, eta obretan aritu behar diren langileak, 29 (14, enplegu-mantentzekoak, eta 15, enplegu berrikoak). Obrak azaroaren 28ko 12/2008 Errege Lege Dekretuak sortutako Toki Inbertsioetarako Estatuko Funtsaren kontura finantzatuko dira, oso-osorik.

Iruñean, 2009ko apirilaren 15ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0913748