II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
IRUÑA
Mendillorri eta Beloso auzoetako espaloiak eraberritzeko obren behin betiko esleipena. Azaroaren 28ko 9/2008 Errege Lege Dekretuak sortutako Toki Inbertsioetarako Estatuko Funtsaren kontura oso-osorik finantzatutako obrak
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko martxoaren 31n hartutako erabakiaren bitartez, behin betiko esleitu zitzaion Mendillorri eta Beloso auzoetako espaloiak eraberritzeko obren kontratua Arian Construcción y Gestión de Infraestructuras, S.A. enpresari, 741.319,12 euroren truke. Gauzatzeko epea 240 egun naturalekoa da, berme-epea, hiru urtekoa, eta obretan aritu behar diren langileak, 28 (24, enplegu-mantentzekoak, eta 4, enplegu berrikoak). Obrak azaroaren 28ko 9/2008 Errege Lege Dekretuak sortutako Toki Inbertsioetarako Estatuko Funtsaren kontura finantzatuko dira, oso-osorik.
Iruñean, 2009ko apirilaren 15ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0913746