49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Donibane eta Ermitagaña auzoetako espaloiak eraberritzeko obren behin betiko esleipena. Azaroaren 28ko 9/2008 Errege Lege Dekretuak sortutako Toki Inbertsioetarako Estatuko Funtsaren kontura oso-osorik finantzatutako obrak

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko martxoaren 31n hartutako erabakiaren bitartez, behin betiko esleitu zitzaion Donibane eta Ermitagaña auzoetako espaloiak eraberritzeko obren kontratua Harinsa Navasfalt, S.A. enpresari, 839.310,92 euroren truke. Gauzatzeko epea 240 egun naturalekoa da, berme-epea, hiru urtekoa, eta obretan aritu behar diren langileak, 23 (9, enplegu-mantentzekoak, eta 14, enplegu berrikoak). Obrak azaroaren 28ko 9/2008 Errege Lege Dekretuak sortutako Toki Inbertsioetarako Estatuko Funtsaren kontura finantzatuko dira, oso-osorik.

Iruñean, 2009ko apirilaren 15ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0913745