49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Santa María La Real eta Taxoare auzoetako espaloiak eraberritzeko obren behin betiko esleipena. Azaroaren 28ko 9/2008 Errege Lege Dekretuak sortutako Toki Inbertsioetarako Estatuko Funtsaren kontura oso-osorik finantzatutako obrak

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko martxoaren 31n hartutako erabakiaren bitartez, behin betiko esleitu zitzaion Santa María La Real eta Taxoare auzoetako espaloiak eraberritzeko obren kontratua Azysa Obras y Proyectos, S.L. enpresari, 675.577,04 euroren truke. Gauzatzeko epea 244 egun naturalekoa da, berme-epea, hiru urtekoa, eta obretan aritu behar diren langileak, 19 (13, enplegu-mantentzekoak, eta 6, enplegu berrikoak). Obrak azaroaren 28ko 12/2008 Errege Lege Dekretuak sortutako Toki Inbertsioetarako Estatuko Funtsaren kontura finantzatuko dira, oso-osorik.

Iruñean, 2009ko apirilaren 15ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0913744