49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

915/2009 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Koordinazioko operadore laguntzaile izateko 29 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdian onartuen zerrenda osatzen duena, beste izangai bat gehitu baita. Deialdia urtarrilaren 26ko 189/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Urtarrilaren 26ko 189/2009 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Koordinazioko operadore laguntzaile izateko 29 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2009ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 9an.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, izangai bakar bat ere baztertu ez zenez, martxoaren 9ko 690/2009 Ebazpenaren bidez, deialdiko onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsi zen.

Gero, ohartarazi da Félix Apesteguía Martínez jaunak epe barruan aurkeztu zituela izkribu bat, non eskatzen baitzuen deialdira aurkeztutzat jo zitzatela eskabidea eta agiriak, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileak lanpostu berak betetzeko lehenago onetsiriko deialdian parte hartzeko aurkeztu zirenak. Izan ere, deialdi hori indarrik gabe gelditu zen, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren eskumena baitzen.

Apesteguía Martínez jaunak deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da onartuen zerrendan sartzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Koordinazioko operadore laguntzaile izateko 29 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdian onartuen zerrenda osatzea, Félix Apesteguía Martínez jauna gehitu baita. Deialdia martxoaren 9ko 690/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko martxoaren 30ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0913415