49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

35/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko bulegoen egitura aldatzen duena.

Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoak, esleituak dituen eginkizunak betetzeko, informazioaren bolumen handia behar izaten du. Haren bilketa eta trataera nabarmenki areagotu da, neurri handi batean informazio eta komunikazio teknologien garapenak eskaintzen dituen posibilitatei esker. Gainera, erakunde autonomoa informazio eskatzaile aritzeaz gain, gero eta maizago hornitzaile ere izaten da.

Informazio trukaketa honek, dituen munta eta garrantziarengatik, sortzen duen fluxuaren segurtasuna eta kontrola bermatuko dituen antolaketa eskatzen du. Bestalde, informazio ororen trataeraren hasierako fase gisa, informazioaren titularrak identifikatzeari garrantzia eman behar zaio, geroago kudeaketa prozesuetan tratatzeko.

Horregatik beharrezkoa da erakunde autonomoaren egitura aldatzea, gaur egungo Identifikazio Fiskaleko Bulegoaren izena aldatuz eta zerga informazioaren trukatzeaz zerikusia duten eginkizun berriak esleituz.

Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean xedaturikoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko Identifikazio eta Eredu Informatiboen Atalari atxikiriko Identifikazio Fiskaleko Bulegoa Identifikaziorako eta Informazio-trukeetarako Bulegoa izatera pasako da.

2. Identifikaziorako eta Informazio-trukeetarako Bulegoak ondoko eginkizunak izanen ditu:

-Pertsonen fitxategiak sortu, mantendu eta kontrolatzea.

-Nafarroako Zerga Osasunarekin erlazionaturiko edozein informazio motaren titularrak baliozkotu eta identifikatzea.

-Ateratzeko eta trukatzeko aktiboak sortzen dituzten informatika lanei euskarri ematea.

-Informazio eskaerak eta hornidurak kudeatzea.

-Estatistikak kontrolatu eta argitaratzea.

-Identifikazio eta Eredu Informatiboen Atalak berezkoak dituenen artean Atalburutzak esleitzen dion edozein.

-Zerbitzuko Zuzendaritzak agintzen dizkion bestelako lanak.

Azken xedapena.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2009ko martxoaren 16an.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0912088