49. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

25/2009 FORU DEKRETUA, martxoaren 30ekoa, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legea Europar Batasuneko atalase berrietara egokitu eta haren I. eta II. eranskinak aldatzen dituena.

Zioen azalpena

Europako Batzordeak 2007ko abenduaren 4an onetsitako 1422/2007 (EE) Erregelamenduak, kontratuak esleitzeko prozeduretan aplikatu beharreko atalaseei dagokienez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004/17/EE eta 2004/18/EE zuzentarauak aldatu ditu; atalase berriak ezarri ditu 2004/17/EE Zuzentarauaren aplikazio eremuko kontratuetarako.

Batzordeak 2007ko azaroaren 28an emandako 213/2008 (EE) Erregelamenduak, bestalde, Kontratu Publikoetarako Hiztegi Batuaren (CPV) berrikuspenari dagokionez aldatu egin ditu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2195/2002 (EE) Erregelamendua, Kontratu Publikoetarako Hiztegi Batua onesten duena, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004/17/EE eta 2004/18/EE zuzentarauak, kontratu publikoetako prozedurei buruzkoak. Europar Batasunaren Erregelamendu horrek CPVa berrikusi du behar berrietara egokitzeko eta, horretarako, aldatu egin ditu Europako Parlamentuak eta Kontseiluak obra, hornidura eta zerbitzuetako kontratu publikoak esleitzeko prozeduren koordinazioari buruz 2004ko martxoaren 31n emandako 2004/18/EE Zuzentarauaren I. eta II. eranskinak, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Legearen I. era II. eranskinetara aldaturik daudenak.

Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriak Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen dio foru lege horren artikuluetako zenbatekoak eta epeak egokitzeko, Europar Batasunak zenbatekoari eta iraupenari buruz ezartzen duenaren arabera, eta Europar Batasunaren zuzentarauen eranskinetatik ondorioztatzen diren aldaketak egiteko haren testuan.

Horiek horrela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bederatziko martxoaren hogeita hamarreko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1 artikulua. Europar Batasuneko atalaseak.

1. Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 83. artikuluko 1. idatz-zatian ageri den 211.000 euroko zenbatekoaren ordez 206.000 eurokoa ezartzea.

2. Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 83. artikuluko 1. idatz-zatian ageri den 5.278.000 euroko zenbatekoaren ordez 5.150.000 eurokoa ezartzea.

2 artikulua. CPV edo Kontratu Publikoetarako Hiztegi Batuari buruzko aipamenak.

Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatian 2195/2002 (EE) Erregelamendua aipatzen da, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2002ko azaroaren 5ean emana eta Batzordeak 2003ko abenduaren 16an emandako 2151/2003 (EE) Erregelamenduaren bidez aldatua. Aipamen horren ordez beste hau ezarriko da: 213/2008 (EE) Erregelamendua, Batzordeak 2007ko azaroaren 28an emana, zeinak aldatu egiten baititu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2195/2002 (EE) Erregelamendua, Kontratu Publikoetarako Hiztegi Batua (CPV) onesten duena, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004/17/EE eta 2004/18/EE zuzentarauak, kontratu publikoetako prozedurei buruzkoak, CPVaren berrikuspenari dagokionez.

3 artikulua. Kontratu Publikoei buruzko 6/2006 Foru Legearen I. eranskina aldatzea.

Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen I. eranskinean ("Obra kontratuko prestazioak") dagoen zerrendaren ordez ondoko zerrenda ezarriko da:

I. ERANSKINA

Obra kontratuko prestazioak

NACE (1)

F ATALA

ERAIKUNTZA

CPV KODEA

SAILA

TALDEA

MOTA

AZALPENA

OHARRAK

45

Eraikuntza

Sail honetakoak dira:

-eraikuntza berriak, zaharberritze obrak eta konponketa arruntak

45000000

45.1

Obren prestaketa

45100000

45.11

Higiezinen eraispena eta lur mugimenduak

Mota honetakoak dira:

-eraikinak eta bestelako egiturak eraitsi eta botatzea

-obretako hondakinak kentzea

-lur mugimenduak: hondeaketa, betelana eta obra eremuen berdinketa, zangak irekitzea, harriak kentzea, leherketak etab.

-meategiak prestatzea: lurpeko obrak, estalkia garbitzea eta meategiak prestatzeko beste jarduera batzuk

Ondokoak ere mota honetakoak dira:

-obra tokiak drainatzea

-nekazaritza lurrak eta basoak drainatzea

45110000

45.12

Zulaketak eta zundaketak

Mota honetakoak dira:

-eraikuntzarako, helburu geofisiko edo geologikoetarako eta bestelako helburuetarako zulaketa, zundaketa eta laginketak

Ez dira mota honetakoak:

-petrolioa eta gas naturala ateratzeko putzuak zulatzea (ikus 11.20)

-ur putzuak zulatzea (ikus 45.25)

-meategietako putzuak hondeatzea (ikus 45.25)

-petrolioaren eta gas naturalaren prospekzioak eta azterlan geofisiko, geologiko edo sismikoak (ikus 74.20)

45120000

45.2

Higiezinen eta ingeniaritza zibileko obren eraikuntza orokorra

45200000

45.21

Eraikinen eta ingeniaritza zibileko beste obra batzuen (zubiak, tunelak etab.) eraikuntza orokorra

Mota honetakoak dira:

-era guztietako eraikinak egitea

-ingeniaritza zibileko obrak egitea: zubiak (errepideetako gaineko pasabideak barne), bidezubiak, tunelak eta lurpeko pasabideak, energia sareak, komunikaziokoak eta distantzia handiko eroanbideak

hirietako hoditeriak eta energia eta komunikazio sareak instalatzea; eraikin aurrefabrikatuak "in situ" muntatzeko hirietako obra osagarriak

Ez dira mota honetakoak:

-gasa eta petrolioa ateratzearekin zerikusia duten zerbitzuak (ikus 11.20)

-eraikin aurrefabrikatu osoak muntatzea norberak fabrikatutako piezak erabiliz, hormigoizkoak izan ezik (ikus 20., 26. eta 28. sailak)

-estadio, igerileku, gimnasio, tenis zelai, golf zelai eta beste kirol instalazio batzuetako ekipamenduak egitea, eraikinak izan ezik (ikus 45.23)

-eraikin eta obretako instalazioak (ikus 45.3)

-eraikin eta obretako akabera (ikus 45.4)

-arkitektura eta ingeniaritzako jarduerak (ikus 74.20)

-eraikuntza obrak zuzentzea (ikus 74.20)

45210000

Hauek izan ezik:

45213316

45220000

45231000

45232000

45.22

Estalkiak eta itxiturak egitea

Mota honetakoak dira:

-teilatuak egitea

-teilatuetako estalkiak egitea

-eraikinak eta balkoiak iragazgaiztea

45261000

45.23

Autobide, errepide, lurreratzeko zelai, trenbide eta kirol zentroak egitea

Mota honetakoak dira:

-autobideak, kaleak, errepideak eta ibilgailuen edo oinezkoen zirkulaziorako bestelako bideak egitea

-trenbideak egitea

-lurreratzeko pistak egitea

-estadio, igerileku, gimnasio, tenis zelai, golf zelai eta beste kirol instalazio batzuetako ekipamenduak egitea, eraikinak izan ezik

-errepide eta aparkalekuetan seinaleak pintatzea

Ez dira mota honetakoak:

-aurretiazko lur mugimenduak (ikus 45.11)

45230000

45.24

Obra hidraulikoak

Mota honetakoak dira:

-ondokoak egitea: ubide nabigagarriak, portuetako eta ibaietako instalazioak, kirol portuak, esklusak etab.

-presak eta dikeak

-dragatze lanak

-lurpeko obrak

45240000

45.25

Bestelako eraikuntza obra espezializatuak

Mota honetakoak dira:

-hainbat motatako egiturek behar duten elementuren batean espezializatzen diren eta berariazko gaitasun edo materialak behar dituzten eraikuntza jarduerak:

-zimendatze obrak, piloteak sartzeko lanak barne

-ur putzuak egin eta zulatzea, meategietako putzuak hondeatzea

-norberak egin ez dituen altzairuzko piezak muntatzea

-altzairua kurbatzea

-adreiluak eta harriak jartzea

-aldamioak eta lan-plataformak muntatu eta desmuntatzea, horien alokairua barne

-industrietako labeak eta tximiniak muntatzea

Ez dira mota honetakoak:

-aldamioak alokatzea, muntatu eta desmuntatu gabe (ikus 71.32)

45250000

45262000

45.3

Eraikin eta obretako instalazioak

45300000

45.31

Instalazio elektrikoa

Mota honetakoak dira:

-etxeetan eta bestelako eraikuntzetan ondokoak jartzea:

-kableak eta material elektrikoa

-telekomunikazio sistemak

-berokuntza instalazio elektrikoak

-etxebizitzetako antenak

-suteen kontrako alarmak

-lapurren kontrako alarma sistemak

-igogailuak eta eskailera mekanikoak

-tximistorratzak etab.

45213316

45310000

Hauek izan ezik:

45316000

45.32

Isolamendu termikoa, akustikoa eta bibrazioen kontrakoa

Mota honetakoak dira:

-etxeetan eta bestelako eraikuntzetan isolamendu termikoa, akustikoa edo bibrazioen kontrakoa jartzea

Ez dira mota honetakoak:

-eraikinak eta balkoiak iragazgaiztea (ikus 45.22)

45320000

45.33

Iturgintza

Mota honetakoak dira:

-etxeetan eta bestelako eraikuntzetan ondokoak jartzea:

-iturgintzako instalazioa eta bainugelako ontziak

-gas aparatuak

-berokuntza, aireztapen, hozkuntza eta aire girotuko aparatuak eta hodiak

itzalgailu automatikoen instalazioa

Ez dira mota honetakoak:

berokuntzako instalazio elektrikoak jarri eta konpontzea (ikus 45.31)

45330000

45.34

Eraikin eta obretako beste instalazio batzuk

Mota honetakoak dira:

-errepide, portu eta aireportuetako argiak eta seinaleak jartzea

-etxeetan eta bestelako eraikuntzetan jartzea beste inon sailkatuta ez dauden aparatu eta gailuak

45234115

45316000

45340000

45.4

Eraikin eta obretako akabera

45400000

45.41

Entokatzea

Mota honetakoak dira:

-etxeen eta bestelako eraikuntzen barrualdean eta kanpoaldean igeltsua eta iztukua ematea, kasuan kasuko zerrendako materialak barne

45410000

45.42

Zurgintzako instalazioak

Mota honetakoak dira:

-zurez edo bestelako materialez egindako ate, leiho eta markoak, sukalde ekipatuak, eskailerak, lanerako altzariak eta antzekoak instalatzea, norberak eginak ez badira

-barruko akaberak, hala nola sabaiak, hormetarako zurezko estalkiak, trenkada mugikorrak etab.

Ez dira mota honetakoak:

-zoruan parketa eta zurezko beste estalki batzuk jartzea (ikus 45.43)

45420000

45.43

Zoruak eta hormak estaltzea

Mota honetakoak dira:

-etxeetan eta bestelako eraikuntzetan ondokoak jartzea: zoruetarako zeramika, hormigoi edo harri landuzko estalkiak; zoruetarako parketa eta zurezko beste estalki batzuk; horma eta zoruetarako moketa eta linoleoa, baita kautxua eta material plastikoak ere

horma eta zoruetarako terrazo, marmol, granito edo arbelezko estalkiak, eta paper pintatuak

45430000

45.44

Pintatzea eta kristalak jartzea

Mota honetakoak dira:

-eraikinen barrualdea eta kanpoaldea pintatzea

-ingeniaritza zibileko obrak pintatzea

-kristal, ispilu eta abarrekoak jartzea

Ez dira mota honetakoak:

-leihoak jartzea (ikus 45.42)

45440000

45.45

Eraikin eta obretako bestelako akaberak

Mota honetakoak dira:

-igerileku pribatuak instalatzea

-eraikinen kanpoaldea lurrunez, hondar zorrotadaz edo antzekoez garbitzea

-eraikinetako bestelako akabera obrak, beste inon aipatzen ez direnak

Ez dira mota honetakoak:

-eraikin eta obren barrualdea garbitzea (ikus 74.70)

45212212 eta

DA04

45450000

45.5

Eraiki edo eraisteko ekipoa eta langilea alokatzea

45500000

45.50

Eraiki edo eraisteko ekipoa eta langilea alokatzea

Ez dira mota honetakoak:

-eraiki edo eraisteko ekipoa eta makineria langilerik gabe alokatzea (ikus 71.32)

45500000

(1) 3037/90 (EEE) Erregelamendua, Kontseiluarena, 1990eko urriaren 9koa, Europar Batasuneko jarduera ekonomikoen nomenklatura estatistikoari buruzkoa (L 293 AO, 1990-10-24koa, 1. or.). Batzordearen 761/93 (EEE) Erregelamenduaren bidez aldatutako Erregelamendua (L 83 AO, 1993-04-03koa, 1. or.).

(1) CPV eta NACE bat ez datozenean, NACE nomenklatura erabiliko da.

4 artikulua. Kontratu Publikoei buruzko 6/2006 Foru Legearen II. eranskina aldatzea.

1. Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen I. eranskinean ("Laguntza kontratuko prestazioak") dagoen zerrendaren ordez ondoko zerrenda ezarriko da:

II. ERANSKINA

Laguntza kontratuko prestazioak

II A ERANSKINA (1)

KATEGORIAK

AZALPENA

CPCko ERREFERENTZIA ZENBAKIA (1)

CPVko ERREFERENTZIA ZENBAKIA

1

Mantentze eta konponketa zerbitzuak

6112, 6122, 633, 886

50100000-6tik 50884000-5era bitartekoak (salbu 50310000-1etik 50324200-4ra bitartekoak eta 50116510-9, 50190000-3, 50229000-6, 50243000-0) eta 51000000-9tik 51900000-1era bitartekoak

2

Lurreko garraio zerbitzuak (2), furgoi blindatuen zerbitzuak eta mezularitza zerbitzuak barne, gutuneriaren garraioa izan ezik

712 (salbu 71235), 7512, 87304

60100000-9tik 60183000-4ra bitartekoak (salbu 60160000-7, 60161000-4, 60220000-6), eta 64120000-3tik 64121200-2ra bitartekoak

3

Aireko garraio zerbitzuak: bidaiarien eta kargaren garraioa, gutuneriaren garraioa izan ezik

73 (salbu 7321)

60410000-5etik 60424120-3ra bitartekoak (salbu 60411000-2, 60421000-5), eta 60500000-3

60440000-4tik 60445000-9ra bitartekoak

4

Gutuneriaren lurreko garraioa (2) eta airekoa

71235, 7321

60160000-7, 60161000-4

60411000-2, 60421000-5

5

Telekomunikazio zerbitzuak

752

64200000-8tik 64228200-2ra bitartekoak, 72318000-7, eta 72530000-9tik 72532000-3ra bitartekoak

6

Finantza zerbitzuak:

a) aseguru zerbitzuak

b) banku zerbitzuak eta inbertsio zerbitzuak (3)

ex 81, 812, 814

66100000-1etik 66720000-3ra bitartekoak (3)

7

Informatika zerbitzuak eta haiei lotutakoak

84

50310000-1etik 50324200-4ra bitartekoak, 72000000-5etik 72920000-5era bitartekoak (salbu 72318000-7 eta 72700000-7tik 72720000-3ra bitartekoak), 79342410-4

8

Ikerketa eta garapen zerbitzuak (4)

85

73000000-2tik 73436000-7ra bitartekoak (salbu 73200000-4, 73210000-7, 73220000-0

9

Kontabilitate zerbitzuak, auditoriak eta liburuak eramatea

862

79210000-9tik 79223000-3ra bitartekoak

10

Iritzi publikoari buruzko inkestak, ikerketak eta azterlanak egiteko zerbitzuak

864

79300000-7tik 79330000-6ra bitartekoak, eta

79342310-9, 79342311-6

11

Zuzendaritzarako aholkularien zerbitzuak (6) eta haiei lotutakoak

865, 866

73200000-4tik 73220000-0ra bitartekoak

79400000-8tik 79421200-3ra bitartekoak eta

79342000-3, 79342100-4 79342300-6, 79342320-2 79342321-9, 79910000-6, 79991000-7 98362000-8

12

Arkitektura zerbitzuak; ingeniaritza zerbitzuak eta ingeniaritza zerbitzu integratuak; hiri plangintzako zerbitzuak eta paisaia-arkitekturako zerbitzuak. Zientzia eta teknologiaren arloko aholkularien zerbitzu lotuak. Saiakuntzak eta azterketa teknikoak egiteko zerbitzuak

867

71000000-8tik 71900000-7ra bitartekoak (salbu 71550000-8) eta 79994000-8

13

Publizitate zerbitzuak

871

79341000-6tik 79342200-5era bitartekoak (salbu 79342000-3 eta 79342100-4

14

Eraikinak garbitzeko zerbitzuak eta onibarrak administratzeko zerbitzuak

874, 82201etik 82206ra bitartekoak

70300000-4tik 70340000-6ra bitartekoak, eta

90900000-6tik 90924000-0ra bitartekoak

15

Argitalpen eta inprenta zerbitzuak, tarifaren nahiz kontratuaren araberakoak

88442

79800000-2tik 79824000-6ra bitartekoak

79970000-6tik 79980000-7ra bitartekoak

16

Estolderia zerbitzuak eta hondakinak ezabatzekoak: saneamendu zerbitzuak eta antzekoak

94

90400000-1etik 90743200-9ra bitartekoak (salbu 90712200-3)

90910000-9tik 90920000-2ra bitartekoak eta

50190000-3, 50229000-6 50243000-0

(1) CPC nomenklatura (behin-behineko bertsioa), 92/50/EEE Zuzentarauaren aplikazio eremua definitzeko erabilia.

(2) Trenbideko garraio zerbitzuak izan ezik, 18. kategorian sartuta baitaude.

(3) banku zentralek ematen dituzten zerbitzuak. Ondoko zerbitzuak ere kanpo gelditzen dira: lurrak, lehendik dauden eraikinak edo bestelako ondasun higiezinak erosi edo errentatzeko zerbitzuak, finantzaketa sistema edozein izanik ere, edo ondasun horien gaineko eskubideei dagozkienak; hala ere, erosketa edo errentamendu kontratua egitearekin batera, aurretik edo ondoren egiten diren finantza zerbitzuak, kontratu mota gorabehera, foru lege honetan xedatutakoaren bidez arautuko dira.

(4) Baldin eta ikerketa eta garapen zerbitzuen emaitzak entitate esleitzaileak bakarrik erabiltzen baditu, eta berak ordaintzen baditu zerbitzuak oso-osorik; baldintza horiek betetzen ez dituzten ikerketa eta garapen zerbitzuak multzo honetatik kanpo gelditzen dira.

(5) Arbitraje eta adiskidetze zerbitzuak izan ezik.

1. CPV eta CPC ez datozenean bat, CPC nomenklatura erabiliko da.

2. Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen II.B eranskinean ("Laguntza kontratuko prestazioak") dagoen zerrendaren ordez ondoko zerrenda ezarriko da:

II.B ERANSKINA (1)

KATEGORIAK

AZALPENA

CPCko ERREFERENTZIA ZENBAKIA (1)

CPVko ERREFERENTZIA ZENBAKIA

17

Ostalaritza eta jatetxe zerbitzuak

64

55100000-1etik 55524000-9ra bitartekoak, eta

98340000-8tik 98341100-6ra bitartekoak

18

Trenbideko garraio zerbitzuak

711

60200000-0tik 60220000-6ra bitartekoak

19

Ibaiko eta itsasoko garraio zerbitzuak

72

60600000-4tik 60653000-0ra bitartekoak, eta 63727000-1etik 63727200-3ra bitartekoak

20

Garraio zerbitzu osagarriak eta lagungarriak

74

63000000-9tik 63734000-3ra bitartekoak

(salbu 63711200-8, 63712700-0, 63712710-3, eta 63727000-1etik 63727200-3ra bitartekoak), eta

98361000-1

21

Zerbitzu juridikoak

861

79100000-5etik 79140000-7ra bitartekoak

22

Laneratzeko eta langileak bilatzeko zerbitzuak (2)

872

79600000-0tik 79635000-4ra bitartekoak

(salbu 79611000-0, 79632000-3, 79633000-0), eta 98500000-8tik

98514000-9ra bitartekoak

23

Ikerketa eta segurtasun zerbitzuak, furgoi blindatuen zerbitzuak izan ezik

873 (salbu 87304)

79700000-1etik 79723000-8ra bitartekoak

24

Hezkuntzaren eta lanbide prestakuntzaren arloko zerbitzuak

92

80100000-5etik 80660000-8ra bitartekoak (salbu 80533000-9, 80533100-0, 80533200-1)

25

Gizarte eta osasun zerbitzuak

93

79611000-0, eta 85000000-9tik 85323000-9ra bitartekoak

(salbu 85321000-5 eta 85322000-2)

26

Aisia, kultur eta kirol zerbitzuak (3)

96

79995000-5etik 79995200-7ra bitartekoak, eta 92000000-1etik 92700000-8ra bitartekoak

(salbu 92230000-2, 92231000-9,

92232000-6)

27

Bestelako zerbitzuak

(1) CPC nomenklatura (behin-behineko bertsioa), 92/50/EEE Zuzentarauaren aplikazio eremua definitzeko erabilia.

(2) Lan kontratuak izan ezik.

(3) Irratidifusioko erakundeek programak erosteko, garatzeko, ekoizteko edo ekoizpenean parte hartzeko kontratuak eta irratidifusio denborari dagozkion kontratuak izan ezik.

1.-CPV eta CPC ez datozenean bat, CPC nomenklatura erabiliko da.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2009ko martxoaren 30ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0913115