46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

417/08-3 (P.A.) administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Pablo Rivas Sola jaunari egindako jakinarazpena, ezin izan delako legeak ezarritako eran aurkitu

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko urtarrilaren 27an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 27-ENE-09 (9/PR)

417/08-3 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (prozedura laburtua) aurkeztu du Noe Hernández Guarde jaunak Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko azaroaren 4an hartutako erabakiaren aurka, udaltzain izateko 33 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko epaimahaiaren egintzen kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesten baitzuen.

ERABAKI DA:

1.-Administrazio espedientean interesatuta daudenei dei egitea, bederatzi eguneko epean demandatukide gisa ager daitezen Administrazioarekiko Auzien Epaitegian (San Roke kalea, 3) eta aipatu errekurtsoaren autoetara azal daitezen.

2.-Ondotik, inpugnatutako ebazpenaren espediente administratiboa bidaltzea administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskumena duen organoari, baita jakinarazpenak ere interesdunei, halakorik bada.

3.-Udala aipatu administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) ager dadila, xede horretarako Juan Saez Leclercq eta Carmen Valer López legelari izendaturik, eta Santos Julio Laspiur García, berriz, prokuradore.

Iruñean, 2009ko martxoaren 11n.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0911944