46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EGUESIBAR

Hirigintza hitzarmena sinatzea

Eguesibarko Udaleko Alkatetzak, 2009ko martxoaren 9an, hirigintza hitzarmena sinatu zuen Papeles El Carmen, S.A.ren ordezkaritzarekin, Eguesibarko Udal Planeko U.C.-4 unitateko (Altzuzako mugapea) planeamenduari eta kudeaketari buruz.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia agertu eta biharamunetik, jendaurrean egonen da 20 egunean, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Eguesen, 2009ko martxoaren 10ean.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0911773