46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BURLATA

Euskaltegientzako diru-laguntzen deialdia: 2008/2009 ikasturtea.

Tokiko Gobernu Batzordeak, 2009ko martxoaren 11n egindako bilkuran, 2008/2009 ikasturtean burlatarrak euskaldundu edota alfabetatzera dedikatzen diren entitateei diru-laguntzak emateko deialdi publikoa arautzen duten oinarriak ikusita, jarraian, hitzez hitz, transkribatzen diren aipaturiko oinarriak onestea erabaki zuen.

Burlatan, 2009ko martxoaren 16an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

BURLATARRAK EUSKALDUNDU ETA ALFABETATZEN ARITZEN DIREN ENTITATEENTZAKO DIRU-LAGUNTZETARAKO DEIALDI PUBLIKOAREN OINARRIAK

2008/2009 Ikasturtea

Aitzinsolasa.

Burlatako Udalak, Euskara Zerbitzuaren bitartez, euskaraz ikastea sustatzeko jarduerak bultzatu nahi ditu eta, hortaz, ikasketa horien gastuak finantzatuko ditu, hein batean.

Horiek horrela, Burlatako Udalak, diru-laguntzak emanen dizkie, lehia irekiaren araubidea erabiliz, Burlatan erroldatutako jendea euskalduntzen eta alfabetzaten ibiltzen diren entitate guztiei, baldin eta 2008ko uztailaren 1etik 2009ko ekainaren 30era bitarte euskaraz ikasteko ikastaroak egin badute.

Deialdi honetan aurreikusten ez den orotarako, Aministrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea aplikatuko dira.

1. artikulua. Aurrekontua.

Deialdi honek gehienez ere 6.000 euroko diru-izendapena izanen du aurrekontuetan, eta Udal aurrekontuko 451.548.002 kontu-saila (hainbat laguntza) erabiliko da horretarako. Zenbateko horiek entitate bakoitzari dagozkion diru-laguntzak kalkulatu ondoren doituko dira, kontabilitatean.

2. artikulua. Helburua, baldintzak, diru-laguntzaren xedea eta entitate onuradunen betebeharrak.

Burlatan erroldatutako jendea euskalduntzen eta alfabetizatzen ibiltzen diren entitateei euskaraz ikasteko ikastaroek sortzen dizkieten gastuak diruz laguntzea ditu xede eta helburu deialdi honek, baldin eta entitate eskatzaileek deialdiaren 3. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte.

Deialdi honetako entitate onuradunek ondoko betebehar hauek dituzte:

2.1.-Diru-laguntza emateko oinarri izan den xedea bete, jarduera gauzatu edo jokabidea izatea.

2.2.-Diru-laguntza zer gastutarako eman den, haiexetarako baizik ez erabiltzea.

2.3.-Organo emaileari erakustea beharkizunak eta baldintzak betetzen direla; orobat, hari frogatzea diru-laguntza emateko edo diru-laguntza jasotzeko arrazoi izan diren jarduera eta helburua egin eta bete direla.

2.4.-Organo emaileak eginen dituen egiaztapenak eta kontrol organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapen eta kontrol finantzarioak onartzea eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea, informazio hori udal artxiboetan ez dagoenean.

2.5.-Lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo emaileari. Egoera hori jakin bezain laster emanen da haren berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

2.6.-Burlatako Udalari diruz lagunduriko ikastaroetan gertatzen diren aldaketa garrantzizko guztien berri ematea.

2.7.-Hartutako dirua itzultzea, betiere gastua behar bezala arrazoitu ez bada, edo dirua zertarako eman zen, xede hartarako erabili ez bada.

2.8.-Ikastaroa egiteko izan dituen diru-sarreren eta gastuen fakturak eta egiaztagiriak aurkeztea. Fakturak egungo legeriaren araberakoak izanen dira. Aurkeztutako faktura jatorrizkoak diligentzia edo zigilu batekin itzuliko zaizkio eskatzaileari, non adieraziko baita gastua emandako diru-laguntzaren araberakoa dela, eta Udalaren diru-laguntzari zer finantzazio portzentajea dagokion; hori guztia, xede bera duten diru-laguntzen arteko lehia behar bezala kontrolatzeko.

3. artikulua. Entitate eskatzaileen betebeharrak.

Entitateek diru-laguntzak eskatzen ahal dituzte, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean beharkizun hauek betez gero:

3.1.-Legez eratutako pertsona juridikoa izatea, dagokion elkarte erregistroan inskribatua.

3.2.-Burlatan erroldatutako ikasleak izatea. Baldintza hori betetzeari uzten baldin bazaio diruz lagundutako ikastaroak iraun bitartean, Burlatan erroldatu gabe egondako denboraren arabera murriztuko da laguntza.

3.3.-Izaera soziala izatea eta irabazteko asmorik ez.

3.4.-Burlatako Udalarekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea; Udalak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko. Era berean, diru-laguntza emateko proposamena egin aurretik, ofizioz egiaztatuko da interesdunak ez duela Udal Diruzaintzari itzuli beharreko zenbatekorik.

3.5.-Zein proiektutarako eskatzen den diru-laguntza, hura gauzatzeko giza baliabideak zein materialak izatea, baina diru-laguntza inoiz ez baldintza izatea hura gauzatzeko.

3.6.-Bere jarduerak gauzatzeko egitura egokia izatea eta proposaturiko helburuak lortzeko behar den esperientzia eta gaitasun operatiboa frogatzea.

3.7.-Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuta izatea. Horretarako, elkarte eta entitate eskatzaileek Foru Ogasunak edo Estatukoak, eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiriak aurkeztuko dituzte, puntu horiek, hurrenez hurren, frogatzeko.

Entitate hauek deialdi honetatik espres kanpo daude:

a) Irabazteko asmoa duten enpresak nahiz bestelako entitateak.

b) Diru-laguntzen hartzaile edo lankidetza hitzarmenen sinatzaile izanik, aurreko bi ekitaldietan Burlatako Udalarekiko betebeharrak urratu edo bete ez dituzten entitate edo elkarteak.

c) Oro har, aurreko puntuan zehazturiko baldintza oinarrizko horietako edozein betetzen ez dutenak.

Ez dira dokumentu bidez frogatu beharko udal agiritegietan bilduta dauden alderdiak, azken lau urtean aldaketarik egon ez bada, oinarrietan berariaz eskatu ezean betiere.

4. artikulua. Deialdiaren publizitatea.

Deialdi hau aditzera emateko, iragarkia jarriko da www.burlada.es web orrian, Udalaren iragarki oholean, Udal Albistegian (BIM) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

5. artikulua. Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

Eskaerak I eranskinean agertzen den eskabidearen bitartez aurkeztuko dira, eskatzaileak sinatuta eta ondoko hauek erantsita:

5.1.-IFZren fotokopia.

5.2.-Deialdi honek diruz laguntzen dituen jarduerak azaltzen dituen txostena, lortutako emaitzak baloratuta eta ikasleak, taldeak, maila, matrikulak eta parte-hartzea aipatuta.

5.3.-Diruz lagundutako jardueren gastu eta diru-sarreren balantzea.

5.4.-Burlatan erroldatuta egonik, inskribatu direnen zerrenda.

Eskaerak aurkezteko epea 2009ko uztailaren 1ean hasi eta abuztuaren 28an bukatuko da. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

Eskabideak ez baditu betetzen deialdian ezarritako baldintzak, interesdunari errekerimendua eginen zaio, gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean konpon dezan. Adieraziko zaio ezen, hala egiten ez badu, eskaerari uko egiten diola ulertuko dela; hori baino lehen, ebazpen bat emanen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluan adierazi moduan.

Eskabideak Burlatako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Larrainetako plaza, zk. g., 31600 Burlata) edo Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan aipatu moduetako batean.

6. artikulua. Diru-laguntzak instruitzeko eta ebazteko ahalmena duten organoak.

Diru-laguntzen prozedura instruitzeko organo eskuduna Burlatako Udalaren Euskara Zerbitzua izanen da. Ebazpen proposamena ekarriko duten datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko egokiak iruditzen zaizkion jarduketak eginen ditu, ofizioz, zerbitzu horrek.

Espedientea ikusita, instrukzio organoak ebazpen proposamena eginen du eta ebazteko ahalmena duen organoari igorriko dio.

Tokiko Gobernu Batzarrak ebatziko du diru-laguntzak emateko prozedura, Euskararen Informazio Batzordearen irizpena jaso ondoren.

7. artikulua. Diru-laguntzak ematea.

Burlatan erroldatuta dauden ikasleetatik zenbat ari diren ikastegi bakoitzean euskaraz ikasten, horren arabera banatuko da Udalaren 2009ko aurrekontuetan gehienez aurreikusitako diru-izendapena, 6.000 euro alegia, eta deialdian adierazitako baldintzak denbora eta forma aldetik betetzen dituzten eskaeren artean banatuko da.

Emandako diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz jardueraren guztirako kostua baino handiagoa izanen, ez bere horretan ez bestelako diru-laguntza edo laguntzekin batuta.

8. artikulua. Ebazteko eta jakinarazteko epea.

Ebazpena eman eta jakinarazteko epea lau hilabetekoa da, gehienez ere. Diru-laguntza eskatzen den egunean hasiko da epea kontatzen. Epe horretan ebazpen espresurik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat joko du eskatzaileak.

Ebazpenak eten eginen du administrazio bidea eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluetan adierazitakoari jarraikiz jakinaraziko zaie eskatzaileei, eta Burlatako Udalaren iragarki oholean argitaratuko da.

9. artikulua. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

Diru-laguntza jasotzen ahalko dute diruz laguntzen den jardueraren ezaugarriekin bat datozen gastuak. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuen kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Benetan egindako gastutzat joko da deialdi honetan ezartzen den justifikazio epea bukatu baino lehen ordaindu dena. Ez da diru-laguntza jasotzen ahal duen gastutzat onartuko oinarri hauetan finkatu epetik kanpo egindako gastuak.

Zeharkako zergak ez dira inolaz ere diru-laguntza jasotzen ahal duten gastutzat joko, berreskuratzeko edo konpentsatzeko aukera ematen dutenean. BEZari dagokionez, hain zuzen, onuradunak ordaindutako kostu erreala baizik ez da diruz lagunduko, hau da, kengarri ez diren eta benetan ordaindu diren gastuak; izan ere, kengarriak diren heinean berreskuragarriak ere badira.

10. artikulua. Diruz lagundutako jardueren finantziazioa.

Ematen den diru-laguntzarekin, beste elkarte edo erakunde publikoen zein pribatuen diru-laguntzak edo laguntzak gehituta, ez da inoiz ikastaroaren guztirako kostua gaindituko.

Oinarri hauen arabera diru-laguntzak emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira eta, betiere, deialdi honetan onartu gabeko bestelako ekarpenak batera erdietsi badira, diru-laguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da.

Zenbateko aurrekontua dagoen, haren mende daude oinarri hauen bidez araututako diru-laguntzak. Balorazioa egindakoan, ikusten bada Burlatako Udalaren Osoko Bilkurak 2009ko aurrekontuan onetsi duen diru-esleipena aski ez dela, banaketa proportzionala eginen da, indize zuzentzaile bat aplikatuta.

11. artikulua. Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna eta bateraezintasuna.

Deialdi honetako diru-laguntza bateragarria da beste edozein administrazio, entitate edo pertsonak helburu bererako ematen dituzten diru-laguntzekin.

Nolanahi ere, diru-laguntzaren zenbatekoak ezin izanen du gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua.

12. artikulua. Diru-laguntzen ordainketa.

Diru-laguntzak ordainaldi bakarrean pagatuko dira, haiek ematea erabaki ondoren; banku transferentzia eginen da eskatzaileek adierazitako kontu korrontearen zenbakian.

13. artikulua. Diru-laguntzak emateko erabakiaren aldaketa.

Diru-laguntzak emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira eta, betiere, aldez aurretik jakinarazi gaberik, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek ematen dituzten diru-laguntzak edo laguntzak batera erdietsi badira, diru-laguntza ematen duen ebazpena aldatzen ahalko da.

14. artikulua. Jasotako zenbatekoak itzultzea.

Onuradunak hartutako diru guztia itzuli beharko du eta diru-laguntza ordaindu zitzaionetik aitzina dagokion berandutza interesa ordaindu, honako kasu hauetan:

a) Justifikatu beharreko guztiak ez justifikatzea.

b) Baldintza guztiak bete gabe lortzea diru-laguntza edo faltsuak izatea deialdiaren 6. oinarrian eskatzen diren frogagiriak edo diru-sarreren eta gastuen agiriak.

c) Diru-laguntza jasotzeko ezarririko baldintzak ez betetzea.

15. artikulua. Datuen babesa.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa bete dadin, aditzera ematen zaizu ezen burlatarrak euskaldundu eta alfabetizatzen ibiltzen diren entitateei laguntzak emateko biltzen diren datuak Burlatako Udalaren titulartasuneko fitxategi informatizatu batean jasotzen ahal direla (Larrainetako plaza, zk. g., 31600 Burlata). Era berean, jakinarazten dizugu baduzula eskubidea datu horiek ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien kontra agertzeko, Udalaren Erregistro Orokorrera joz horretarako (Larrainetako plaza, zk. g., 31600 Burlata).

16. artikulua. Diru-laguntza hauen arauak.

Agiri honetan bildutako oinarriek arautuko dute honako deialdi hau eta aurreikusten ez den orotan, berriz, hurrengo araudi honetan ezarritakoek:

a) Nafarroako Foru Administrazioari buruzko Foru Legea.

b) Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea.

c) Estatuko araudia. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.

17. artikulua. Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren udal organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.

I ERANSKINA

BURLATARRAK EUSKALDUNDU EDOTA ALFABETATZERA DEDIKATZEN DIREN ENTITATEEI DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA: 2008/2009 IKASTURTEA

-Eskatzailearen datuak

J/A, .............................................................., NAN ............................, ........................................................................(e-)n bizi dena ....................................................... kalea, telefonoa ................................, kontu korrontearen zenbakia (20 digituak) ........................................................

Bere izenean edo beste baten ordez (behar ez dena ezabatu)

J/A, .............................................................., NAN ............................, ........................................................................(e-)n bizi dena ....................................................... kalea, telefonoa ................................, kontu korrontearen zenbakia (20 digituak) ........................................................

Azaltzen du:

Burlatako Udalak burlatarrak euskaldundu edota alfabetatzera dedikatzen diren entitateei diru-laguntzak emateko onetsi duen diru laguntza deialdiko baldintzak betetzen dituela.

Eskatzen du:

Beharrezkoak diren izapideen ondotik, diru laguntza ematea onetsitako diru laguntza deialdiaren arabera.

Burlatan, 2009.eko ..........................-ren .................-(a)n

Sinadura

-Aurkeztu beharreko dokumentuak

  • IFKren fotokopia.
  • Deialdi honi jarraiki diruz lagunduko diren jardueren memoria. Bertan lortutako emaitzen balorazioa eginen da, eta espresuki adieraziko dira honako hauek: langileak, taldeak, ikastaroak, matrikulak eta asistentzia.
  • Diruz lagundutako jardueretako gastuen eta diru sarreren balantzea.
  • Beste toki batean xede berberaz eskatutako diru laguntzak zerrendatuko dira, egindakoak edo egin beharrekoak, izapidetuak edo izapidetze bidean, erakunde publikoei edo pribatuei eskatutakoak. Honako hauek adierazi beharko dira: eskatutako kopurua edo emandako kopurua ebatzita balego edo aurreikusitako kopurua aurreko urtekoa aintzat hartuz.
  • Burlatan erroldatutako ikasleen zerrenda.

Datuak babestea: Datu Pertsonalak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarrita dagoena betetzeko, jakinarazi behar dizugu inprimaki honetan idatzitako datu pertsonalak soilik administrazio honi dagozkion eskumenak betetzeko erabiliko direla, eta Burlatako Udalaren datu basea osatzen duten fitxategietan sartuko direla. Gainera, jakin behar duzu Erregistro Nagusira joanez gero (Larrañeta plaza, 31600, Burlata) datu horietara heltzeko, horiek aldatzeko, baliogabetzeko eta horiei aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango duzula.

Iragarkiaren kodea: L0911897