46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BASABURUA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2009ko otsailaren 27an egindako bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen UA-2 unitatearen xehetasun azterlana, Berueteko 11. poligonoko 88. lurzatian, Esther Lakasta Perez-Ilzarbek eta Laura Martinena Espinalek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Basaburuan, 2009ko martxoaren 6an.-Alkatea, J. Benito Alberro Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0911856