46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

DEIERRI

2009ko aurrekontuko lehen aldaketa

Udalbatzak, 2009ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, eta legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen lehen aldaketa Udalaren 2009ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aritzalan (Deierri), 2009ko martxoaren 9an.-Alkatea, Alvaro Nicuesa Santamaría.

Iragarkiaren kodea: L0911780