46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ELGORRIAGA

2009ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Toki entitate honetako Idazkaritzan jendaurrean daude, erreklamazioak aurkez daitezen, Udalaren 2009ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, Udalbatzak 2009ko martxoaren 10ean egin osoko bilkuran hasiera batean onetsiak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 1990eko uztailaren 2ko Foru Legearen 275. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek, Foru Lege horren 276. artikuluak aipatzen baititu, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, arau hauei jarraikiz:

a) Jendaurreko epea eta erreklamazioak onartzekoa: hamabost egun baliodun, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Zein bulegotan aurkeztu: Erregistro Orokorrean.

Elgorriagan, 2009ko martxoaren 11n.-Alkatea, Santos Irurueta Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L0911776