46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

762/2009 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, adierazten duena bidezkoa dela María del Mar Galera López andrea kontratatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erizaintzako langile izateko, 68407 lanposturako, Bideko Ama Birjina Ospitaleari atxikirik.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 8ko 1775/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Erizaintzako laguntzaile izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen, lehendik egindako lekualdatze lehiaketan hutsik gelditu baitziren.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abenduaren 1eko 3760/2008 Ebazpenaren bidez, lanaldi osoko lanpostua aukeratu zuten izangaiak funtzionario izendatu, lanaldi ez osoko lan araubideko lanpostua duten izangaiak kontratatzeko baimena eman eta lanpostu hutsak esleitu zituen.

Ebazpen horren bidez, María Jesús Santamaría Urdánoz andrea izendatzeko baimena eman zen, baina horrek ez zuen kontratua behar zen epean izenpetu.

Haren hutsunea betetzeko, deialdiko oinarriak betez, 2009ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 11n, bigarren proposamen osagarri bat argitaratu da, non María del Mar Galera López andrea ageri baita, lanaldi ez osoko lan araubideko lanpostu batean aritzeko.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoaren 16ko 762/2009 Ebazpenaren bidez, adierazi du María del Mar Galera López andrea kontratatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erizaintzako langile izateko, 68407 lanposturako, Bideko Ama Birjina Ospitaleari atxikirik.

Deialdia 2005eko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean.

Iruñean, 2009ko martxoaren 16an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0913110