46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARANO

Akats zuzenketa
2009ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.
Behin betiko onespena.

Joan den 2009ko apirilaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Aranoko 2009ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarrien behin betiko onespen iragarkian akats bat egon denez, ondorengo moduan zuzendua gelditzen da iragarkia:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Admnistrazioari buruzko Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoa betez, hasiera batean onetsitako 2009ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, 2009ko urtarrilaren 23ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo hamabost egun balioduneko epea erreklamaziorik jaso gabe amaituta, behin betikoz onetsirik gelditu dira.

Horrenbestez, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.3 artikuluan eta Nafarroako Toki Adminstrazioari buruzko Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoa betetzeko, behin betikoz onetsitako aurrekontua argitara ematen da honela zehaztua:

-Atalkako laburpena

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 45.600 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 10.000 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 18.100 euro.

4. kapitulua.-Transferentzi arruntak: 51.950 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 8.990 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 25.000 euro.

9. kapitulua.-Pasibo finantzieroak: 17.142 euro.

Denetara diru-sarrerak: 176.782,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen lansariak: 58.960 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntak eta zerbitzuen gastuak: 41.162 euro.

4. kapitulua.-Transferentzi arruntak: 28.760 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 47.900 euro.

Denetara gastuak: 176.782,00 euro.

Aditzera ematen da denek jakin dezaten.

Aranon, 2009ko apirilaren 3an.-Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.

Iragarkiaren kodea: L0913276