46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ARAITZ, ARESO, BETELU, LARRAUN
ETA LEKUNBERRIKO KIROL MANKOMUNITATEA

2009rako plantilla organikoa hasiera batez onetsirik

Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2009ko martxoaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2009ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236.ean ezarritakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira udal idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.

Araitzen, 2009ko martxoaren 10ean.-Lehendakaria, Ibane Sarasa Tolosa.

Iragarkiaren kodea: L0911784