46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ORKOIEN

Familia-langile lanpostu bat betetzeko deialdia
behin-behinekoz etenik

Orkoiengo Udaleko alkateak honako ebazpen hau eman du 2009ko apirilaren 2an:

Kontuan izanik familia-langile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia (2008ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 22koa) tramitatzen ari dela, behin betiko zerrenda argitaratu eta probak hasteko eguna datorren apirilaren 25erako ezarri baita. Ikusirik, Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren inguruan aldaketa garrantzizkoak izan direla, beharrezkoa da berraztertzea deialdiarekin jarraitzea komeni den, izan ere hautaprobak burutzeak Udalari kalte handia eragin baitiezaioke. Xedatu dut:

Lehenbizikoa.-Behin-behinekoz etetea familia-langile izateko lanpostu bat betetzeko deialdia, 2008ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abuztuaren 22an.

Bigarrena.-Dekretu hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-oholean, Foru Komunitateko egunkarian eta, orobat, interesdunei jakinaraztea, bidezko diren errekurtsoak zehaztuta.

Orkoienen, 2009ko apirilaren 2an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0913124