46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

34/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Nunila Jiménez Sarnago andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondare Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuko Ekonomia Aferen Ataleko Bulegoko buru izendatzen duena, aldi baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko ditu ataleko eta bulegoko buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak aldeko txostena eman ondotik,

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehena.-Nunila Jiménez Sarnago andrea, Nafarroako Gobernuko funtzionarioa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondare Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuko Ekonomia Aferen Ataleko Bulegoko buru izendatzea, aldi baterako.

Bigarrena.-Foru agindua jakinaraztea interesdunari, Ondare Zerbitzuari, Nafarroako Zerga Ogasuneko Administrazio Atalari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari.

Hirugarrena.-Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko martxoaren 13an.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0912886