46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ITUREN

2009ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2009ko otsailaren 26ko bilkuran, aurrekontua hasiera batean onestearekin batera, hasiera batez onetsi zuen, orobat, 2009ko plantilla organikoa; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betikoz onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236 eta 271. artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat.

Iturenen, 2009ko martxoaren 6an.-Alkatea, Miguel Angel Petrirena Azpiazu.

Iragarkiaren kodea: L0911853