46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DEIKAZTELU

2009ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Udalak, 2009ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen langileen 2009ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan lege bereko 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraikiz, dokumentazioa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Deikaztelun, 2009ko martxoaren 2an.-Alkatea, J. Carmelo Salvatierra Macua.

Iragarkiaren kodea: L0911852