46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

MARTZILLA

Alkatetza eskuordetzea. 076/2009 Ebazpena

Alkatetzak honako ebazpen hau eman du 2009ko martxoaren 11n:

Martxoaren 18tik 22ra eta 25etik 28ra herritik kanpoan egonen naizenez, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko (azaroaren 28ko 2568/1986 ED) 43. artikuluan eta harekin bat datozenetan, eta Alkatetzak alkateordeen izendapenari buruz uztailaren 16an emandako 249/2007 Ebazpenean ezarritakoari jarraikiz,

Ebatzi dut:

1. Kanpoan egonen naizen egun horietan Román Pelaez Forne lehen alkateordea ariko dela nire ordez alkate gisa dagozkidan eginkizunetan.

2. Ordezkapena egun jakin batzuetarako izanen da eta aipatu egunak igarotakoan amaituko da.

3. Ebazpena interesdunari igortzea.

4. Ebazpen hau argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Martzillan, 2009ko martxoaren 11n. Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0911717