46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DONAMARIA

Hautetsien konpentsazioak

Donamariko Udalak, 2009ko martxoaren 6an egin osoko bilkuran, Udalbatzako kideak beren karguan aritzeagatik ordaintzea erabaki zuen, bertzeak bertze; hori guztia, azaroaren 20ko 19/2004 Foru Legearen 15. artikuluan ezarritakoari jarraituz, bertan ezartzen baitira 2009tik 2012ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietan Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza funtsatik dagokien zenbatekoa eta banaketarako formula. Hartara, hau onetsi zuen aho batez:

1. Alkatearendako 7.200,00 euroko kalte-ordaina edo ordaina ezartzea urtean karguaren betebeharrak betetzeko, hau da, Herriko Etxera joateagatik eta osoko bilkuretan, organo kolegiatuen batzordeetan eta bileretan parte hartzeagatik. Diru kopuru hori gastuen ordain gisa ordainduko da eta PFEZtik salbuetsirik geldituko da, 22/1998 Foru Legearen 14. artikuluarekin bat.

2. Zinegotziendako 1.030,31 euroko kalte-ordaina edo ordaina ezartzea urtean karguaren betebeharrak betetzeko, hau da, osoko bilkuretan eta organo kolegiatuen batzordeetan parte hartzeagatik. Diru kopuru hori gastuen ordain gisa ordainduko da eta PFEZtik salbuetsirik geldituko da, 22/1998 Foru Legearen 14. artikuluarekin bat.

3. Aipatu berri diren kopuruak urtero eguneratuko dira, 19/2008 Legearen 3.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

4. Orobat, beren karguan aritzean dieta eta joan-etorriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkie Udalbatzako kideei, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondoan.

5. Onetsi eta biharamunean izanen du eragina erabaki honek.

Argitara ematen da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Donamarian, 2009ko martxoaren 11n.-Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.

Iragarkiaren kodea: L0911796