46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERGOIENA

Agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantza. Behin betiko onespena

Ergoieneko Udalak, 2009ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Onesteko erabakia 2009ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 11n, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ergoienean, 2009ko martxoaren 12an.-Alkatea, Tomás Andueza Elso.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK EMAN
ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Xedapen orokorra

1. artikulua. Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza hau.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Udal honek eman dituen edo bere eskumenekoak diren agiriak izanik, alderdi batek eskaturik horien tramitazioak dakarren jarduerak eratzen du zergapeko egintza.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da norbaitek, bere intereserako, Udalaren eskumenekoa den edo izan behar duen edozein agiri emateko eskatze hutsarekin.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Udalak ematen dituen edo bere eskumenekoak diren agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

Salbuespenak

5. artikulua. Tasak ordaintzetik salbuetsita egonen dira edozein entitate publikotan gizarte-laguntza eskatzeko egiten den edozein agiriren tramitazioa eragiten duten erabiltzaileak.

Tarifak

6. artikulua. Ordenantza honi dagozkion tarifak bere I. eranskinean ageri dira eta honako kontzeptu hauengatik ezartzen dira:

-Fotokopiak.

-Ziurtagiriak.

-Konpultsak.

-Txostenak eta egindako kontsultei emandako erantzunak.

-Posta gastuak.

7. artikulua. 1. Tasa sortutzat hartuko da agiria Ergoienako Udalaren erregistro orokorrean aurkezten denean.

2. Zigilu ofiziala behar duen agiririk ez da emanen, agiria entregatzen duen funtzionarioak betekizun hori bete ez badu.

8. artikulua. Udalaren langileak izango dute ardura diru-sarrerak egiterakoan Gordailuzaintzan.

Arau-hausteak eta zehapenak

9. artikulua. Udalaren ardura duten langileak eta diruzaintzaz arduratzen direnak izanen dira iruzurraren erantzuleak, eta dagokiekeen zigorra indarra duten xedapenetan ezarritakoa izanen da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

I. ERANSKINA

Agiriak eman eta tramitatzea:

-Fotokopiak: 0,10 euro. (bi fotokopiatik gora).

-Fotokopiak DINA4: 0,20 euro.

-Fotokopiak DINA3: 0,30 euro.

-Ziurtagiri ofizialak: 1,00 euro.

-Konpultsak: 0,50 euro. 50 orrialde baino gehiago badira: 10 zentimo/orrialde gehigarria.

-Txostenak: 30,00 euro.

-Posta gastuak: 4 euro.

Iragarkiaren kodea: L0911757