46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BUÑUEL

2009ko ekitaldiko zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak, herrilurreko saria eta gainerako ordainarazpenak

Buñuelgo Udalak, 2008ko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2009ko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak, herrilurretako kanona eta gainerako ordainarazpenak biltzen dituen espedientea.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, hasierako onespena 2009ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 26an, argitaratu ondotik, eta ez da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

2009ko ekitaldiko zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak, herrilurretako kanona eta gainerako ordainarazpenak

Zergak

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,4240ko karga-tasa.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,800eko karga-tasa.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: udal indizea, 1,4.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,35eko karga-tasa.

-Gainbalioaren gaineko zerga: karga-tasa %14 eta zerga-oinarria %2,20, bost urte arte; %2,10, hamar urte arte; %2, hamabost urte arte, eta %2, hogei urte arte.

Tasak

-Agiriak luzatu eta izapidatzeagatik:

  • Konpultsak: 1 euro, konpultsaturiko orrialde bakoitzeko.
  • Egiaztagiria: 2 euro egiaztagiri bakoitzeko.

-Ahots publikoa:

  • Bandoa: 3,50 euro bando bakoitzeko.

-Irekitzeko lizentzia: 89 euro, dendak, industria txikiak ... (20 langile arte); 200 euro, dendak, enpresak ... (21 eta 50 langile bitarte); 500 euro, dendak, enpresak ... (50 langile baino gehiago).

-Iberdrolaren, Telefoniaren eta gasaren aprobetxamendua: herrian duten fakturazioaren %1,5.

-Eremu publikoaren erabilera:

  • Terrazak: 25,00 euro mahai bakoitzeko, urtean.
  • Merkatu txikia:
  • Modulu finkoak, 2 metrokoak, urtean: 171,00 euro.
  • Modulu finkoak, 2 metrokoak, seihilekoan: 94,50 euro.
  • Modulu hutsak, 6 metro artekoak: 16,50 euro/eguna; hortik goitiko metro bakoitzeko: 3,50 euro egunean.

-Feriak:

  • Saltoki txikiak: 11,50 euro/eguna.
  • 11 m²-rainoko saltokiak: 16,00 euro/eguna.
  • 12 m²-tik goitiko saltokiak, 7,50 euroko osagarria metro eta egun bakoitzeko.

-Obrak egiteko okupatzea:

  • Espaloia okupatzea: lehenbiziko hiru egunetan ordaindu gabe, eta hortik goiti 7,00 euro egunean.
  • Karrika erdia: lehenbiziko 15 egunetan: 7,00 euro egunean. Hurrengo 2 hilabeteetan: 11,00 euro egunean. Gainerako egunetan: 20,50 euro.
  • Karrika osoa: lehenbiziko 7 egunetan: 11,00 euro egunean. Hurrengo hilabetean: 21,00 euro egunean. Hurrengo 2 hilabeteetan: 54,50 euro egunean. Gainerako egunetan: 106,50 euro/eguna.
  • Kasu berezietan eta bi hilabeteko epea iragan bada ere, Udaleko teknikariaren txostena egin ondotik, 54,50 euro kobratuko da eguneko eta ez 106,50 euro.

-Pasabideak: 68 euro urtean.

-Hilerria:

  • Nitxoak: 522,50 euro nitxo bakoitzeko.
  • Lurra: 522,50 euro/m².

-Kirol instalazioen erabilera:

  • Igerilekuak:
  • Abonamenduak:
  • Banakako abonamenduak:
  • 2tik 6 urtera bitarte: 16,50 euro.
  • 7tik 15 urtera bitarte: 33,50 euro.
  • 16 urtetik goitikoak: 46 euro.
  • Familiendako abonamenduak:
  • 2 kideko familia:
  • 2tik 6 urtera bitarte: 15,50 euro.
  • 7tik 15 urtera bitarte: 31 euro.
  • 16 urtetik goitikoak: 42 euro.
  • 3 kideko familia:
  • 2tik 6 urtera bitarte: 14,00 euro.
  • 7tik 15 urtera bitarte: 28 euro.
  • 16 urtetik goitikoak: 39,00 euro.
  • 3 kidetik goitiko familia:
  • 2tik 6 urtera bitarte: 13,00 euro.
  • 7tik 15 urtera bitarte: 25,00 euro.
  • 16 urtetik goitikoak: 32 euro.
  • Sarrerak:
  • 2tik 6 urtera bitarte: 1,50 euro.
  • 7tik 15 urtera bitarte: 2 euro.
  • 16 urtetik goitikoak: 3,50 euro.
  • Igerilekuak eta kiroldegia:
  • Abonamenduak:
  • Banakako abonamenduak:
  • 2tik 6 urtera bitarte: 32,50 euro.
  • 7tik 15 urtera bitarte: 68 euro.
  • 16 urtetik goitikoak: 110 euro.
  • Familiendako abonamenduak:
  • 2 kideko familia:
  • 2tik 6 urtera bitarte: 29,50 euro.
  • 7tik 15 urtera bitarte: 62 euro.
  • 16 urtetik goitikoak: 100 euro.
  • 3 kideko familia:
  • 2tik 6 urtera bitarte: 27 euro.
  • 7tik 15 urtera bitarte: 56 euro.
  • 16 urtetik goitikoak: 90 euro.
  • 3 kidetik goitiko familia:
  • 2tik 6 urtera bitarte: 24,00 euro.
  • 7tik 15 urtera bitarte: 48,50 euro.
  • 16 urtetik goitikoak: 77 euro.
  • Kiroldegia:
  • Urteko abonamendua:
  • Banakoarendako abonamendua:
  • 2tik 6 urtera bitarte: 19,00 euro.
  • 7tik 15 urtera bitarte: 48,00 euro.
  • 16 urtetik goitikoak: 76 euro.
  • Familiarendako abonamendua:
  • 2 kideko familia:
  • 2tik 6 urtera bitarte: 17,00 euro.
  • 7tik 15 urtera bitarte: 43,00 euro.
  • 16 urtetik goitikoak: 69 euro.
  • 3 kideko familia:
  • 2tik 6 urtera bitarte: 15,50 euro.
  • 7tik 15 urtera bitarte: 40,00 euro.
  • 16 urtetik goitikoak: 62 euro.
  • 3 kidetik goitiko familia:
  • 2tik 6 urtera bitarte: 14,00 euro.
  • 7tik 15 urtera bitarte: 33 euro.
  • 16 urtetik goitikoak: 54,50 euro.
  • Seihilekoko abonamendua:
  • 2tik 6 urtera bitarte: 13,00 euro.
  • 7tik 15 urtera bitarte: 29 euro.
  • 16 urtetik goitikoak: 45 euro
  • Hiruhileko abonamendua:
  • 2tik 6 urtera bitarte: 9,00 euro.
  • 7tik 15 urtera bitarte: 18,50 euro.
  • 16 urtetik goitikoak: 31,00 euro.
  • Pilotalekuaren eta pisten sarrerak: 3 euro ordu eta lagun bakoitzeko.
  • Kiroldegiko sarrerak: 3 euro ordu eta lagun bakoitzeko, eta gehienez, 12 euro.
  • Kiroldegirako hamabostaldi naturaleko abonamendua: 13,50 euro.
  • Kiroldegirako hilabeteko abonamendua (hilabete naturala): 20 euro.

-Haurtzaindegia (eskolatzea eta jantokia): Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

-Kirol jardueren tasak: 50 euro/hiruhilekoa.

Erakunde autonomoetako tasak

-San Gregorio Zahar Etxea.

  • Plazaren kuota, baliatzen direnendako: 676,12 euro/hilabetea.
  • Plazaren kuota, lagunduendako: 1.035,66 euro/hilabetea.
  • Plazaren kuota, lagunduendako: 1.394,48 euro/hilabetea.
  • Plazaren kuota, eguneko egonaldirako: 459,09 euro/hilabetea.

-Udal Musika Eskola, 2008/2009 ikasturtea.

  • Matrikula: 27,05 euro.
  • Musika hizkuntza, hasiera: 16,23 euro/hilabetea.
  • Musika hizkuntza: 16,23 euro/hilabetea.
  • Musika tresnen hizkuntza: 19,84 euro/hilabetea.

Prezio publikoak

-Fotokopiagailua: 0,20 euro, txuri-beltzeko fotokopia bakoitzeko, irabazi asmorik gabeko elkarteentzat izan ezik, horiei 0,10 euro fotokopia bakoitzeko; 1 euro, kolorezko fotokopia bakoitzeko, irabazi asmorik gabeko elkarteentzat izan ezik, horiei 0,90 euro fotokopia bakoitzeko.

-Udalaren lokalak erabiltzea:

  • Kultur Etxea: 72 euro/eguna.
  • Ikastetxe publikoko gela: 19,50 euro/hilabetea.

Kanpo gelditzen dira irabazi asmorik gabeko elkarteak, betiere beren helburuetarako erabiltzen badituzte.

Herrilurretako aprobetxamenduen lur-sariak

-Eguneratzea nekazariek hartzen dituzten prezioen goiti-beheitien araberakoa izanen da, erakunde ofizial eskudunak onesten dituen indizeei jarraikiz.

-Famili baratzak: Eguneratzea nekazariek hartzen dituzten prezioen goiti-beheitien araberakoa izanen da, erakunde ofizial eskudunak onesten dituen indizeei jarraikiz.

Buñuelen, 2009ko martxoaren 3an.-Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L0913266