46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

33/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ana María Goñi Beloqui andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondare Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuko Ekonomia Aferen Ataleko Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Ana María Goñi Beloqui andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondare Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuko Ekonomia Aferen Ataleko Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu honen berri ematea interesdunari, Ondare Zerbitzuari, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Kudeaketarako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko martxoaren 13an.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0912885