46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ABARTZUZA

Aldaketa ordenantzan. Behin betiko onespena

Abartzuzako Udalak, 2008ko abenduaren hemezortzian egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Abartzuzako Udalaren herrilurretako aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako aldaketa.

Erabakia 2009ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean, eta jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoan, delako ordenantza behin betiko onetsi da, baita xedatu ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraituz.

Abartzuzan, 2009ko martxoaren 13an.-Alkatea, Arturo San Martín Morras.

Egungo ordenantzako 22. artikuluari erantsiko zaio:

"Larreen aprobetxamendua eskatzen duen abeltzainak bere abeltzain-liburuxkan agertzen den azienda osoagatik ordainduko du.

Larreetan bazkatzen den azienda abeltzainak berak markatuta egon beharko da".

Iragarkiaren kodea: L0911908