46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

502/2009 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2009. urtean Nafarroako Foru Komunitateko herrietako kontsultategi medikoak eta kontsultategi osagarriak eraiki eta/edo berritzeko diru-laguntzetarako deialdia ebazten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 11ko 1927/2008 Ebazpenaren bidez, 2009. urtean Nafarroako Foru Komunitateko herrietako kontsultategi medikoak eta kontsultategi osagarriak eraiki eta/edo berritzeko diru-laguntzetarako deialdia onetsi zuen. Ebazpen horren eranskinean deialdiko oinarri arautzaileak ageri dira.

Deialdiko oinarrietan aipatzen den Balorazio Batzordeak, 2009ko otsailaren 12ko bileraren ondoren, txosten bat eman du, non diru-laguntzak ematea proposatu du, deialdian berean ezartzen diren eskabideak baloratzeko irizpideei jarraituz.

Balorazio Batzordeak eginiko proposamena ikusirik, aurrekontuan dagoen dirua kontuan hartuz, toki entitateen aldeko diru-laguntzak ematea erabaki da, proposamenean adierazten diren zenbatekoetan. Aditzera ematen da, eskaturiko diru-laguntzak hein batean edo osorik ez emanik ere, hurrengo ekitaldietan baiesten ahalko direla herrietako kontsultategi medikoak gaiberritu eta moldatzeko diru-laguntzak emateko onesten diren deialdiekin bat.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 7. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2009. urtean Nafarroako Foru Komunitateko herrietako kontsultategi medikoak eta kontsultategi osagarriak eraiki eta/edo berritzeko diru-laguntzak ematea, bi milioi eta hirurehun mila euro guztira, ondoren aipatzen diren toki entitateen alde, bertan ezartzen diren zenbatekoetan:

Zk.

OINARRIZKO ESKUALDEA

UDALA (IFZ)

KONTSULTATEGIA

KONTZEPTUA

AURREKONTUA

1

Etxarri Aranatz

P-31/02700 F

Arbizu

Berokuntza sistema eta instalazio elektrikoa berritzea

18.000,00

2

Auritz

P-31/11400 B

Garralda

Sartzeko arrapala eta komunak paratzea

14.000,00

3

Berriozar

P-31/13500 G

Markalain

Sartzeko arrapala eta erreforma txikiak

6.094,00

4

Elizondo

P-31/05000 H

Oronoz-Mugairi

Zabaldu eta berritzeko proiektua. Obrako 1. fasea

25.000,00

5

Auritz

P-31/24800 H

Luzaide

Lokal erantsiak zabaldu eta berritzea

33.200,00

6

Erriberri

P-31/06400 I

Caparroso

Zabaldu eta berritzea. 1. fasea

308.777,00

7

Zaraitzu

P-31/11800 C

Gorza

Sartzeko arrapala eta komunak paratzea

3.656,00

8

Noain

P-31/50600 I

Imarkoain

Berritzeko obra txikiak

2.788,00

9

Izaba

P-31/24700 J

Uztarroze

Kontsultategiko lokaleko berritze obrak

54.299,00

10

San Adrián

P-31/01500 A

Andosilla

Kontsultategia zabaltzea

27.066,00

11

Allo

P-31/07900 G

Deikaztelu

Kontsultategi berria eraikitzeko proiektua

6.000,00

12

Antzin Ameskoa

P-31/09900 E

Eulate

Kontsultategian sartzeko arrapala

12.000,00

13

Allo

P-31/49900 G

Iguzkitza

Kontsultategi berria eraikitzea. 2. fasea

67.337,00

14

Allo

P-31/53.800 B

Labeaga

Kontsutategiko erreforma txikiak

1.437,00

15

Antzin Ameskoa

P-31/01100 J

Larrion Allin

Kontsultategi berria eraikitzea. 2. fasea

63.265,00

16

Lodosa

P-31/22400 I

Sesma

Kontsultategi berria eraikitzea. 2. fasea

159.065,00

17

Antzin Ameskoa

P-31/01300 F

Zudairi

Kontsultategian sartzeko arrapala

10.293,00

18

Buñuel

P-31/07700 A

Cortes

Kontsultategi berria eraikitzea. 2. fasea

661.660,00

19

Corella

P-31/06900 H

Castejón

Kontsultategia zabaldu eta berritzea. 1. fasea

318.629,00

20

Buñuel

P-31/10700 F

Fustiñana

Kontsultategia berritzea

20.816,00

21

Valtierra

P-31/16900 F

Milagro

Kontsultategi berria eraikitzea. 1. fasea

486.618,00

BATURA

2.300.000,00

2. Gastu hori 2009rako gastuen aurrekontuko "Oinarrizko osasun laguntzako zentroak eraiki eta berritzeko transferentziak" izeneko 547000-52300-7609- 312800 kontu-sailari egoztea.

3. Ekitaldian, udal edo kontzeju batek diru-laguntzaren xede den obra osorik edo hein batean buru ez badeza, zenbatekoa osorik edo hein batean bertan behera uzten ahalko da. Horretarako idatziz jakinaraztea izanen da betebehar bakarra.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea interesdunei, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari, Toki Araubideko Foru Batzordeari, Ogasun Departamentuak Osasun Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari, Oinarrizko Osasun Laguntzako Administrazio eta Antolaketa Zuzendaritzari, Lizarrako Osasun Barrutiko Zuzendariordetzari, Tuterako Osasun Barrutiko Zuzendariordetzari, Iparraldeko Osasun Barrutiko Zuzendariordetzari, Ekialdeko Osasun Barrutiko Zuzendariordetzari, Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako Zerbitzuari, Zerbitzu Orokorretako Atalari, Oinarrizko Osasun Laguntzako Aurrekontu eta Kontabilitate Atalari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari. Horrekin batera adierazten zaie administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Osasuneko kontseilariari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2009ko martxoaren 5ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0911888